atxiloketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Bilbon, etxebizitzetan lapurretak egitea leporatuta

Ikerketari esker argitu ahal izan dituzte Bilbon egindako hainbat lapurreta eta Portugaleten egindako hiru. Etxeetan indarrez lapurreta egin ondoren, Euskaditik irteteko mugikortasun handia duen talde ibiltari bateko kideak lirateke biak.
Atxilotuei hautemandako materiala. Irudia: Ertzaintza
Atxilotuei hautemandako materiala. Irudia: Ertzaintza

Ertzaintzak talde kriminal espezializatu bateko ustezko kide diren bi gizon atxilotu ditu Bilbon, udan hutsik zeuden etxebizitzatan indarrez lapurreta egitea leporatuta. Ikerketari esker argitu ahal izan dituzte Bilbon egindako hainbat lapurreta eta Portugaleten egindako hiru.

Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Zerbitzuaren ikerketaren arabera, bi atxilotuak Euskadin sartzeko eta, etxeetan indarrez lapurreta egin ondoren, Euskaditik irteteko mugikortasun handia duen talde ibiltari bateko kideak lirateke.

Azken asteotan susmagarriei jarraitu izanari esker egiaztatu ahal izan dituzte ikertzaileek bien mugimenduak, eta ikusi ahal izan dute kontra-zaintzako neurriak hartzen zituztela hautematea zailtzeko. Atxilotu aurreko ikerketetan, horietako bi Getxoko higiezin batean aurkitu zituzten, etxeren batera sartu aurretik.

Bi gizonak ostiralean, abuztuaren 13an, atxilotu zituzten Bilbon, eta, horren harira, inplikatutako pertsonekin zerikusia duen etxebizitza batean sartu eta miaketa egin dute, eta hainbat ebidentzia aurkitu dituzte bertan.

Bestalde, bi inplikatuak atxilotu aurretik, frogak ezkutatzeko Zorrotzan hesi baten gainetik bota zuten motxila bat berreskuratu zuten. Motxilan horrelako taldeek ateak irekitzeko erabili ohi dituzten tresnak aurkitu zituzten ertzainek, besteak beste, gakordeak, labanak eta atearen zirrikitutik sartuz sarrailak irekitzeko plastiko gogorrak. Lapurtutakoak izan zitezkeen bitxiak ere aurkitu zituzten motxilan.

Polizia-operatiboetan, besteak beste, lapurtutako bitxiak hauteman dituzte, eta horietako batzuk oraindik ez dituzte identifikatu legezko jabeek.

Ikerketari esker jakin dute objektu eta bitxietako batzuk uztailean eta abuztuan Bilbon eta Portugaleten egindako lapurretetan eskuratu zituztela. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du bitxiak identifikatzeko eta lapurretekin lotzeko, horietako batzuen jatorria oraindik ezin izan baita argitu.

Atxilotuak 37 eta 39 urteko bi gizon dira, eta Ertzaintzak agintari judizialaren esku utzi ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X