Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da Basaurin, kontrolik gabe 100 metro inguru egin dituen kamioi bat gelditzen saiatzean

Ibilgailua Basozelai kalean aparkatuta zegoen, inguruan egiten ari diren obra batean. Bat-batean, maldan behera abiatu da, gidaririk gabe, Arizgoiti Plazan burdinazko eskulturarekin talka egin arte.
18:00 - 20:00
Kamioi batek Basauriko kale nagusian behera egin du gidaririk gabe

56 urteko langile bat zauritu da ostegun honetan Basaurin (Bizkaia), balaztek huts egin ostean maldan behera abiatu eta 100 metro inguru egin dituen kamioi bat gelditzen saiatu denean, Basauriko Udaltzaingoak EITB Mediari baieztatu dionez.

Zehazki, ibilgailuak bi farola, semaforo bat eta bi metrotik gorako burdinazko eskultura bat eraman ditu aurretik. Gainera, inguruan aparkatuta zegoen auto bat ere jo du.

Lan-istripua 14:00ak aldera jazo da, kamioia Basozelai kalean.

Gertatutakoa ikusi duten lekukoek EITBri azaldu diotenez, kamioiaren gidaria kabinara sartzen saiatu denean zauritu da, ibilgailua kontrolik gabe maldan behera zihoala ohartu denean.

Behargina Galdakaoko Ospitalera eraman dute, eta larrialdi-zerbitzuak iritsi arte berarekin egon diren pertsonei esan dienez, "eskuko balazta" jarri duen arren kamioia mugitzen hasi da; beraz, baliteke balaztak huts egin izana.

Lekukoen hitzetan, kamioia obrako hondarrak kargatzen ari zen Basozelai kalean (malda handikoa), Basauriko udaletxetik oso gertu, Kareaga Goikoa eta Kale Nagusia batzen diren inguruan.

Hain zuzen ere, joan-etorri ugari izaten dira bidegurutze horretan, baina, lekukoen arabera, "ordu horretan eta abuztuan gaudenez, zorte handia izan da beste inor zauritu ez izana".

Kamioiak 100 metro inguru egin ditu maldan behera, Arizgoiti Plazan burdinazko eskulturarekin talka egin arte. Eskultura handia izan arren, ibilgailuak aurretik eraman du. Kamioia 20 metro beherago gelditu da, haurrentzako parketik oso gertu.

Ibilgailua Basozelai kalean aparkatuta zegoen, obra batean. Argazkia: EITB Media Ibilgailua Basozelai kalean aparkatuta zegoen, obra batean. Argazkia: EITB Media

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X