Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Istilurik gabeko gaua Bilbon, jaiek hasi beharko luketen egunean

Segurtasun Sailak berretsi duenez, gauean zehar pilaketak egon dira Alde Zaharrean.
Udaltzaingoa, San Mames inguruan
Udaltzaingoa, San Mames inguruan. Argazkia: Bilboko Udaltzaingoa

Koronabirusaren pandemiak bertan behera utzi du, bigarren urtez, Bilboko Aste Nagusia. Hala, larunbat honetan ez da aparteko istilurik egon Bilboko kaleetan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, behin-behineko jende pilaketak izan dira Alde Zaharrean, baina ez da aparteko gertaerarik jazo.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak iragarria zuen abuztuaren 21etik 29ra bitartean "asko" areagotuko direla Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak kalean, eta hala izan da, polizien presentzia nabarmena izan baita Bilbon azken orduetan.

Dena dela, alkateak ez du egunotan martxan jarriko den dispositiboaren inguruko xehetasunik eman, baina Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren artean aginte postu aurreratu koordinatu bat sortu dutela aurreratu du, "beharrezkoa denean baliabideak alde batetik bestera mugitzeko".

Testuinguru horretan, arreta berezia izan du larunbatak, jaien hasiera izan beharko lukeen egunean San Mames futbol-zelaian jokatu baitzen Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko partida, 10.000 zaleturekin.

Zure interesekoa izan daiteke

PERSONA SIN HOGAR EN LA CALLE, ETXEGABE BAT KALEAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxerik gabeko 1.500 lagunek baino gehiagok egiten dute lo egunero kalean Euskadin, 2016an baino bi aldiz gehiagok

Horietako 10etik 7 hiru hiriburuetan bizi dira. Gainera, beste 2.700 etxegabe daude, baina gaueko harrera-zentroetan edo aterpetxeetan lo egiten dute. Gehienak gizonezkoak dira, eta atzerritarrak 10etik 8tan. Erdiak dio dirua edo ondasunak lapurtu dizkiotela, 10etik 4k irainak edo mehatxuak jasan dituela, eta 10etik 3k fisikoki eraso egin dietela.

Gehiago ikusi