biztanleria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko biztanleen % 11,1 jatorri atzerritarrekoak dira

EAEn bizi diren hamar lagunetik bat atzerrian jaiotakoa da. Iaz atzerritar jatorriko 4.777 pertsona gehiago dago EAEn. Hala ere, pandemiaren ondorioz, % 75,8 murriztu ditu etorrerak, aurreko urtearekin alderatuta.
Jendea Gasteizko kaleetan.
Jendea Gasteizko kaleetan. EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko hamar biztanletik bat atzerritarra da jatorriz, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako Atzerritar jatorriko biztanleak EAEn (2021). 81. begirada txostenetik ondoriozta daitekeenez. 2021eko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan atzerriko jatorria zuten 246.501 pertsona zeuden erroldatuta; hau da, biztanle guztien % 11,1. Atzerritar jatorriko biztanleak % 8 ziren 2011n, eta % 2,1, berriz, 2001ean. 

2021ean atzerritar jatorriko 4.777 pertsona gehiago erroldatu dira. Kopuruak gora egin duen arren, datu horrek esan nahi du EAEra heldutakoen artean % 75,8ko beherakada izan dela, pandemiak migrazio-fluxuetan izan duen eraginaren ondorioz. 

Lurralde historikoaren arabera, ehuneko hori aldatu egiten da: Arabak (% 13,0) du atzerriko jatorria duen biztanleriaren ehuneko handiena, eta Gipuzkoa (% 11,2) eta Bizkaia (% 10,6) daude ondoren. 

EAEn erroldatuta dauden atzerritar jatorriko pertsonen erdiak baino gehiago (% 51,7) Latinoamerikako herrialderen batean jaio dira, eta % 61,2 emakumeak dira. Horrek erakusten du euskal gizarteak zer premia dituen eta atzerriko jatorriko biztanleek zer-nolako lekua duten ekonomiaren barruan; izan ere, ekonomia horrek batez ere etxeko lanekin edo zaintza-lanekin lotutako profilak eskatzen ditu.

Jatorrizko herrialdeei dagokienez, Maroko da atzerritar jatorriko biztanleen jatorri nagusia (28.317), eta zerrendan hurrengo postuan Kolonbia dago (27.074). Bi herrialde horiek EAEn erroldatutako atzerritar jatorriko pertsona guztien laurden bat osatzen dute (% 22,5).

Jatorriaren arabera, Latinoamerika eta Magreb izan dira termino absolutuetan jaitsiera handiena izan dutenak; Errumaniaren kasuan, berriz, saldo negatiboa erregistratu da (472 pertsona gutxiago daude erroldatuta, aurreko urteko datuekin alderatuta).

Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia 2004tik dago aktibo, eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari lotuta dago. Horren helburu nagusia da migrazio-fluxuek Euskal Autonomia Erkidegoan duten eragina ezagutzea, aztertzea eta baloratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X