Neurriak arintzeko eta pandemiaren beheranzko joera egonkortzen den ikusteko 15 egun itxarongo ditu Euskadik
Neurriak arintzeko eta pandemiaren beheranzko joera egonkortzen den ikusteko 15 egun itxarongo ditu Euskadik. Jonan Fernandez LABIko batzorde teknikoaren koordinatzaileak ez du "zentzuzkoa" ikusten une honetan covid-19aren aurkako neurri murriztaileak arintzea. Zentzu horretan, oraindik toki zehatzetan maskara derrigorrez erabiltzea beharrezkoa dela uste du.
Gainera, dagoeneko Delta aldaera Euskadin baieztatzen dituzten kasuen % 95 direla gogorarazi du. Iragan ekainetik aldaerak bilakaera "harrigarria" izan duela onartu du arduradunak.
Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean agerraldia egin du Fernandezek asteazken honetan, egoera epidemiologikoaren berri emateko. Azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 223 kasuko intzidentzia metatua du EAEk, iragan asteartean baino 17 puntu gutxiago.
Txertaketa kanpainari dagokionez, biztanleen % 83 immunizaturik dagoela jakitera eman du koordinatzaileak.
Azken hilabeteetan covidaren Delta aldaerak izan duen "bilakaera harrigarria" hizpide izan du Fernandezek. Ekainaren 25ean, aldaera koronabirus kasuen % 15 zen Euskadin, egun, ordea, kasuen % 95 da.
Intzidentzia 150 kasuren azpitik jaistea
LABIko batzorde teknikoaren koordinatzaileak adierazi duenez, covidaren intzidentzia metatua 150 kasuren azpitik kokatzea; ZIUetako okupazioa Biziberri planaren '1 agertokiko' kopuruetara murriztea; eta urriaren amaierarako 12 urtez gorako biztanleen % 90ek txertaketa bukatzea izango dira datozen asteetarako helburuak.
Fernandezen hitzetan, LABIk "datorren asteetan eta hilabeteetan, gaixotasuna gizartearen funtzionamenduarentzako kritikoa izateari uzten dion unea erabakitzeko erronka izango du". Gogoeta horrek "inflexio puntua suposatu dezake pandemiaren kudeaketan", erantsi duenez.
Etorkizunean "agertoki positibo batean pentsatzeko" egoera ikusten du Fernandezek. Hala ere, pandemiaren olatu ezberdinen "iraganeko eskarmentuak" gogorarazi ditu. Horregatik, agertoki desberdinekin lan egin beharra dutela gaineratu du.
Bilakaera epidemiologikoak hobetzen jarraitzea eta neurriak "arintzea" posible da, ordutegiak eta aforoak barne, "normaltasun handiagoa" lortuz, onartu duenez.
Oposizioa
Bestalde, udako geldialdia baino lehen Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrean egindako agerraldiekin alderatuta, pandemiaren kudeaketan "ezer gutxik hobera" egin duela salatu du Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak.
Fernandezen azalpenetan "sakontasun handiagoa" faltan bota du Jon Hernandez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, pandemiari eusteko Jaurlaritzak hartutako neurrien eragina neurtu ahal izateko.
Azkenik, Laura Garrido PP+Cs koalizioko ordezkariak ikasturte berriaren hasieran 12 urtez beherakoen artean eman daitezkeen positiboengatik bere "kezka" agertu du, haientzako txertorik ez dagoelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.