Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txertoa hartu ez duten Ipar Euskal Herriko osasun langileak, jomugan

Dagoeneko profesional gehienek hartu dute txertoa: % 98,83. CGT sindikatuaren arabera, baina, zenbaki horietan zaharren etxeetako zein klinika pribatuetako langileak falta dira.
Osasun langile bat txerto bat prestatzen. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat txerto bat prestatzen. Argazkia: EFE.

Asteazken honetatik aurrera, Ipar Euskal Herriko osasun arloko profesional guztiek covid-19aren kontrako txertoaren lehenengo dosia gutxienez hartuta izan beharko dute. Horri uko egiten diotenek ez dute lanpostua galduko, baina ezingo dute lanik egin, eta, ondorioz, ez dute lansaririk jasoko.

Dagoeneko osasun langile gehienek hartu dute txertoa: % 98,83. Kontuak horrela, zerbitzuak normaltasunez segituko du. Hala ere, CGT sindikatuaren arabera, zenbaki horietan zaharren etxeetako zein klinika pribatuetako langileak falta dira.

Alarma egoera azaroan amaitzekoa da Frantziako Estatuan, eta txertoaren derrigortasunaren kontra dauden osasun langileen itxaropena zen ordurako gauzak aldatzea; hala ere, ez da horrela izango, eta nahitaezkoa izango dute. Horren aurrean, protestak egin dituzte Estatuko hainbat tokitan.

CGT sindikatuak jakinarazi du 100 profesional joan zaizkiola laguntza juridiko eske: "Katastrofikoa eta onartezina da. Gainera, lanpostuen aldetik dagoeneko konplikatua zen egoera are gehiago konplikatuko da. Oheak kenduko dituzte erietxeetan eta zaharren etxeetan". Euskal kostaldeko ospitale sarean gezurtatu egin dute hori, eta Geriatrian egin duten berrantolaketa bat kenduta, zerbitzuak "beti bezala" segituko duela gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X