"Teknologia berriekiko mendekotasunaren prebentzioan gurasoek izan behar dute eredu"
Teknologia berrien aroan haztea eta heztea egokitu zaie egungo haur eta nerabeei. Askotan, arau zehatzik gabeko joko-zelai baten erdian aurkitzen dira, gailu elektronikoak nahieran erabiltzen. Konturatzerako, gailuaren atzaparrek mendean hartzen dituzte, eta atera ezinda geratzen dira. Munduko Osasun Erakundeak 2019an buruko nahasmendu gisa jaso zuen bideo-jokoekiko mendekotasuna, eta geroz eta gehiago dira teknologia berrien gehiegikeriekin lotutako arazoak dituzten gazteak.
Gaia hedabideetako lerro-buruetara ekarri du, asteon, Castelloko (Espainia) gazte baten istorioak. Fortnite bideojoko ezagunarekiko zuen mendekotasuna ondorioz, bi hilabetez egon zen ingresatuta ospitale bateko psikiatria unitatean. Egunean 20 ordu baino gehiago jokatzera iritsi omen zen.
Badira urte batzuk adikzio mota berri hau atzematen hasi zirela adituak, baina Covid-19aren pandemiak are gehiago azaleratu du arazoa. Etxean eta pantailen aurrean inoiz baino ordu gehiago igaro dituzte nerabeek, eta zaurgarrienengan eragin kaltegarri asko izan ditu konfinamenduak. Horren lekuko zuzenak izan dira Agipad elkartean. Drogekiko mendekotasuna duten pertsonei arreta eskaintzeko sortutako elkartea bada ere, egun adikzio mota ezberdinak lantzen dituzte.
Lukene Lizaso Agipadeko gizarte langilearen hitzetan, adikzio mota ezberdinak diren arren, teknologia berriekiko eta drogekiko mendekotasunek badituzte oinarrian antzekotasunak: oso eskuragarri daude, pertsona zaurgarrienei erasotzen diete eta adikzio maila handia sor dezakete.
Arazoari aurre egiteko tresna garrantzitsuena prebentzioa dela esan du Lizasok. Horren arabera, pantailen aurrean jartzen diren unetik, horien arriskuen berri eman behar zaie haurrei, eta "gurasoek eredu" izan behar dute. "Askotan, helduok egiteko gai ez garena nerabeei eskatzen ari gara. Teknologia berrien aurrean helduek kritikotasunik ez badute, nerabeei zer eskatu behar diete? Azalpen bat zor diegu gazteei", nabarmendu du.
Ildo beretik mintzatu da Ana Gonzalez Bizkaiko Psikologoen Elkarteko kidea ere. Horren hitzetan, isolamendua, denboraren nozioaren galera eta jarrera aldaketa bortitzak dira gazte batek bideojokoekiko adikzioa izan dezakeela pentsarazteko sintomak.
Gurasoengan jarri du begirada Gonzalezek ere, eta gailu teknologikoen erabilera kontrolatzea ezinbestekotzat jo du. "Gurasoek eredu izan behar dute, eta teknologi berrien erabilera arduratsua egin behar dute", zehaztu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Adituek ongi ikusten dute 16 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzea
Psikologo eta pedagogoentzat erreferentziazko adin bat izatea onuragarria da, nahiz eta argi duten ez dela erraza izango debekua betetzea. Kalean, berriz, denetariko iritziak daude, baina askorentzat debekuak ez du arazoa konponduko.
Iraungitako txertoa jaso zuten 23 pertsonari txerto hexabalentea jarri diete berriro
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, iraungitako txerto hexabalentea 29 pertsona gehiagori jarri ote zitzaien ikertzen ari dira, baina erregistroan egindako akatsak izan daitezkeela aurreratu du. Dena den, txertoen intzidentzia "bideratuta" dagoela eta orain gertaturikoa argitzea falta dela adierazi du.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Obanosen, horietako bat larri zaurituta, etxebizitza batean izandako leherketa batean
Lehen hipotesien arabera, hiru atxilotuak leherketa eragin duen osagairen bat manipulatzen ari ziren.
Espainiako Gobernuak sare sozialetan sartzea debekatuko die 16 urtetik beherakoei
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak sare sozialen zuzendariak erantzule egingo dituela legez kanpoko eta gorrotozko edukiengatik.
Goiz gorabeheratsua Kataluniako Rodaliesen, zirkulazioa bi bider eten da eta
Lehen mozketa 07:10 eta 07:15 artean gertatu da; bigarrena, berriz, 08:08 eta 08:19 artean. Renfek adierazi duenez, trenak normaltasunez dabiltza dagoeneko.
38 urteko gizon bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ibarra kalean.
Auto-ilarak Bilbon, hainbat ibilgailuk istripua izan baitute Zorrotza parean
Hiru ibilgailuk talka egin dute eta ondorioz erreietako bat itxi dute. Hori dela eta, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, San Blas eguna eta EEEa Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zaldi-probek beteko dute idi-proben lekua Abadiñoko San Blas egunean
Erroskilla eta eztarria babesteko lokarriekin batera, idi-probek leku berezia izan ohi dute sanblasetan, baina, aurtengoan, egitarauan moldaketak egin behar izan ditu Udalak, dermatosiaren ondorioz.
Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak
Behi-aziendak azoka eta erakustaldietan egotea debekatu da, baina aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behiak egotea, zenbait baldintza beteta. Neurri horrek ate joka diren inauterietako bigantxen ikuskizunak eta sokamuturrak egitea ahabildetu dezake.