Albiste izango dira: iraungitako txertoak, San Blas eguna eta EEEa Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Iraungitako txertoak: Alberto Martínez sailburuak agerraldia egingo du Gobernu Kontseiluaren ondoren, iraungitako txertoei buruzko azalpenak emateko. Imanol Pradales presidenteak barkamena eskatu zien atzo iraungitako txertoek kaltetutako familiei, eta agindu du ahal duen guztia egingo duela "erantzukizunak argitzeko", "beharrezkoa balitz".
- San Blas eguna: Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) gaitzari aurre egiteko neurriak direla eta, Euskal Herri osoko azoketako eta festetako egitarauak moldatu egin behar izan dituzte tokian tokiko udalek. Abadiño da horietako bat. Bihar ospatuko dute San Blas eguna, eta Eusko Jaurlaritzaren agindua jarraituz, ez da abelgorririk egongo. Halere, topatu dute alternatiba, hutsunea betetzeko: zaldi-probak egingo dituzte idi-proben ordez, eta artzain txakurren erakustaldia ere izango da.
- EEEa Tubos Reunidosen: Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeak Bizkaiko egoitzan bildu dira, otsailaren 9an zuzendaritzarekin egingo den lehen bileraren aurretik jarrera bateratua finkatzeko. Negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute, baina, lanuzteei dagokienez, Amurrioko plantan bakarrik egingo dira. Trapagarango langileek ez dituzte babestu grebak.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera