Hiru pertsona atxilotu dituzte Obanosen, horietako bat larri zaurituta, etxebizitza batean izandako leherketa batean
Lehen hipotesien arabera, hiru atxilotuak leherketa eragin duen osagairen bat manipulatzen ari ziren.
Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu bart Nafarroan, Obanosen, etxebizitza batean gertatu den leherketa dela eta.
Halaber, hiru atxilotuetako bat zauri larriekin dago Nafarroako Unibertsitate Ospitalean, Guardia Zibilaren zaintzapean.
Leherketa atzo 19:30ak aldera gertatu zen, etxebizitza bateko sukaldean.
Ezbeharraren ondorioz, sukaldea erabat hondatu da eta ondoko etxeetan ere kalteak izan dira. Hala ere, itxuraz, eraikinaren egituran ez dago kalte handirik.
Lehen hipotesien arabera, hiru atxilotuak osagairen bat manipulatzen ari ziren leherketaren unean.
Etxean zeuden hiru pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta etxebizitzaren ondoan zegoen auto baten barruan 10 kilo marihuana aurkitu zituzten.
Nafarroako Guardia Zibilak hartu du bere gain ikerketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera