Futbol zelaietan edukiera % 100ekoa izatea adostu du Lurraldearteko Osasun Batzordeak
Futbol zelaietan edukierari ezarritako mugak bertan behera uztea adostu dute Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek Lurraldearteko Osasun Batzordean, eta, hala, ostiraletik aurrera aire libreko futbol zelaietan aulki guztiak erabili ahalko dira. Halaber, saskibaloiko kantxa itxietan edukiera % 80koa izatea onartu du Lurraldearteko Osasun Batzordeak.
Eusko Jaurlaritza abstenitu egin da bozketan, eta ez ditu edukierak aldatuko LABIren Batzordeak bilera egin arte.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Radio Euskadin azaldu duenez, erkidegoen eskumena da muga hori ezartzea; "zelaietan edukierak zein modutan mugatzen diren hemen erabakiko dugu", azpimarratu du.
Era berean, esan du erkidegoko edukierak egoera epidemiologikoaren arabera ezarriko direla. "Gehienezko edukiera hori ezartzean, 'horraino' horrek gehiago mugatzea ahalbidetzen digu", aurreratu du.
EAEn, kanpoaldeko gehienezko edukiera % 30etik % 60ra pasatu zen irailean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak igotzea onartu ostean, egoera epidemiologikoak hobera egin zuela argudiatuta. Ebazpenak ez zien saskibaloi eta eskubaloi talde profesionalen gune itxiei nahiz pilotalekuei eragiten, edukiera zabaltzeko eskaera Futbol Liga Profesionalak egin baitzuen.
EAEn ez bezala, Nafarroan ostiral honetan sartuko dira indarrean neurriok, Maria Chivite Foru Erkidegoko presidenteak atzo iragarri baitzuen Lurraldearteko Batzordean hartutako erabakiak aplikatuko zituela.
Gainerako neurriak mantentzen dira
Osasun Ministerioak neurri ez farmakologikoei eusteko beharra azpimarratu du. Hala, ez da janaririk edo edaririk salduko, ezta haiek kontsumitzeko baimenik izango ere, eta ezingo da erre, ez barnealdeetan, ez kanpoaldeetan. Era berean, akordioak azpimarratzen du bereziki zainduko dela musukoaren derrigorrezko erabilera betetzen dela eta osasun jarraibideak errespetatzen direla.
Neurri hauek urriaren 1etik 31ra egongo dira indarrean, eta, ondoren, berriro aztertuko dute egoera.
Zure interesekoa izan daiteke
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.