Langileek salatu dute Gipuzkoako egoitzetako egoera "gizagabea eta ankerra" dela
Atzo Aldundiak Donostiako Txara I egoitzan egindako ikuskapenean atzemandako irregulartasunak argitara atera ondoren, ELAk salatu gisan, gaur egoitzetako langileek hartu dute hitza.
Besteak beste, San Juan, Alai Etxe, Villa Sacramento, San Jose, San Martin, Aldakonea, Lamorous eta Txara I egoitzetako langileek prentsaurrekoa eman dute gaur Donostian, Txomin Lasa ELAko ordezkariarekin batera. Banan-banan, lan egiten duten zentroen egoera deskribatu dute.
Salatu dute Txara I ez dela kasu isolatua, baizik eta "estrapolagarria" dela Gipuzkoako zentro guztietara, eta azpimarratu dute egoiliarrek "14 ordu baino gehiago ematen dituztela jan gabe", langile faltagatik eta ratioengatik. Bi hitzetan: ezin iritsi.
Azaldu dute Gipuzkoako ia egoitza guztietan egoilarrek "14 ordu baino gehiago pasatzen dituztela ohean", eta "mokadutxo" bat ematen zaiela jarraibide duten zenbaiti.
Txara I.aren kasuan, Maite Peña Gipuzkoako Gizarte politiketako diputatuak atzo esandakoa "egia ez" dela esan du zentroko langile batek, izan ere, "ez dira 16, 100 baizik, ohean denbora gehiegi ematen duten egoiliarrak", eta diputatuak aipatzen zituen "mokadutxoak", "jogurtak" direla azpimarratu du, "kontatuta daudenak eta jarraibideak dituztenentzat bakarrik direnak".
Era berean, salatu dute egoitza gehienetan "ez dela erizaintza-zerbitzua 24 orduz eskaintzen".
Azaldu dutenez, "afariak 19:00etan hasten dira ematen, eta gosaria 9:30ak arte ez da hasten". Hori dela, gauez ordu gehiegi egoten dira jan gabe eta egunez, ordu gutxiko tartea geratzen denez, otorduak ia-ia segidan datoz, eta ezinezkoa gertatzen da "medikaziorako jarraibide medikoen ordutegiak errespetatzea".
Garbiketari dagokionean ere hutsune larriak daudela salatu dute. Esan dutenez, kasu batzuetan, erabiltzaileek "goiz osoa eman dezakete pixoihala aldatu gabe arratsaldeko txandara arte", eta batzuek "20 ordu eman dituzte ohean" langile faltagatik.
Gainera, salatu duenez, erabiltzaileak "astean behin" dutxatzen dituzte, eta gainerako egunetan "trapu heze batekin" garbitzen dituzte, egoiliar gutxi batzuk izan ezik "burutik ondo egon eta kexatzen direnak" bi aldiz dutxatzen dituzte.
ELArentzat eredua aldatzea da premiazkoa
Bestalde, Txomin Lasak salatu du egoitzetako eguneroko egoera "gizagabea eta ankerra" dela, eta erabiltzaileei eskaintzen zaien tratua izan beharko litzatekeenetik urrun dagoela, "lan baldintza kaskarrak, ratio eskasak eta langile faltagatik". Salatu duenez, erakundeek eta enpresa kudeatzaileek "pertsonak torloju gisa tratatzen dituzte, eta horregatik gertatzen dira gero gertatzen direnak, zerbitzuaren kalitatea baino garrantzitsuagoa da aurrezpen ekonomikoa".
Azpimarratu duenez, "egiturazko egoera bat da, Txara I.aren ikuskapena ezagutu baino lehenagokoa", eta azpimarratu du langile kopurua ez dela "nahikoa erabiltzaileei arreta duina eskaintzeko"; erabiltzaileak dira, ondorioz, "egoera honen ondorioak gehien pairatzen dituztenak".
Gainera, nabarmendu duenez, langileak duela hiru urtetik greban badaude, ez da soilik langileen lan-baldintzak hobetu nahi dituztelako, baizik eta "egoitzetan erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta zaintzak ere hobetu nahi dituztelako".
"Gurea ez da lan-gatazka bat bakarrik, eredu bat aldatzeko eta kalitatezko zerbitzu bat emateko gatazka baizik", esan du ELAko ordezkariak, eta "langile gehiago" egon behar direla azpimarratu du, "langileentzako baldintza duinak". Hori konpontzeko eta "Aldundia jokatzen ari den arduragabekeria aldatzeko" garaia dela azpimarratu du.
Lasaren ustez, Peñak "kasu isolatua" dela esatea ez da egia, eta "diputatuak ez du informaziorik, azpikontratatutako enpresei ez zaielako interesatzen, edo gezurra esan zuelako", eta hori ez izatea "oso larria" izango litzatekeela azpimarratu du.
Azkenik, gogorarazi du ELAk "urteak" daramatzala Maite Peña Gizarte politiketako diputatuarekin eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin bilera bat eskatzen, eta deitoratu du orain arte "ez ikusiarena" egin dietela. Hala ere, bilera bat "premiaz" mantentzeko eta "gatazka konpontzeko", "eskua luzatuta" dagoela berretsi du.
Senideek bat egin dute salaketarekin
Gipuzkoako Senideak egoitzetako erabiltzaileen senideen elkarteak salatu du "langile falta" dagoela lurraldeko egoitza-zentroetan, eta ziurtatu du bertan egiten diren ikuskapenak hitzartuta daudela edo aldez aurretik jakinarazten direla, "Singapurren ere badakite noiz egingo diren ikuskapenak".
Ohar baten bidez, salatu dute "erizaintza, psikologia, medikuntza edo gerontologia laguntzaile bezalako lanpostu garrantzitsuetan" bete gabe gelditu direla bajak eta oporrak. Gainera, azpimarratu dutenez, fisioterapiarik eza "nabarmena" izan da azkenaldian, baita eguneroko jarduerarik eza ere, aisialdiko begiraleek "pandemia hasi zenetik beste era bateko lanak egiten dituztelako"; hori dela eta, "isolamendua ikaragarria izan da".
Gipuzkoako Senideak elkarteak kritikatu duenez, Txara I jatekoa "cateringekoa da, eskasa eta kalitate txikikoa", eta langileekin bat egin dute: "Zentro honetan eta beste batzuetan ohikoa da afariaren eta gosariaren artean 12 eta 14 ordu artean igarotzea".
Azkenik, egoitzetako langile guztiei babesa agertu diete, eta "egoiliarrentzat eta sektoreko langile guztientzat bidegabeak diren egoera horiek salatzea" eskatu dute.
Aldundia: "Ikuskapenek funtzionatzen dute"
Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak esan duenez, Aldundiak lurraldeko adinekoen egoitzetan egiten dituen ikuskatzeek "funtzionatzen dute eta zerbitzuetan egon daitezkeen gabeziak detektatzea ahalbidetzen dute". Azaldu duenez, "Ikuskapenen % 75 aldez aurretik abisatu gabe egiten da, eta iaz % 96 izan zen".
Ohar batean, Mendozak horrela erantzun die ELA sindikatuak ostegun honetan egindako salaketei, eta "gabezia puntual horiek bere interesen mesedetan erabiltzea" leporatu dio, "Gipuzkoako zainketa sistema osoa kaltetuz, gure inguruko sistema aurreratu eta berritzaileenetako bat".
Mendozaren hitzetan, "Lurraldeko egoitzetan bizi diren adinekoen zaintza eta ongizatea izan da, da eta izaten jarraituko du" Foru Aldundiaren "lehentasun nagusia".
Gainera, "Gipuzkoako ratioak Eusko Jaurlaritzaren dekretuak ezartzen duenaren gainetik" daudela esan du, izan ere, "0,36 langile plaza bakoitzeko, eta kopuru hori 0,497 da Gipuzkoan".
Mendozak "lurraldeko egoitzen sareko langile guztiek egunero egiten duten lana" txalotu du, "Bereziki azken hilabete gogor hauetan".
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxasok 200 etxebizitza dotazional aurreikusi ditu Loiolako Erriberetan, lehendakariak iragarritako 400en aldean
Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak zifra horiek "lanerako hipotesi gisa" planteatu ditu. Jon Insausti Donostiako alkateak eta Imanol Pradalesek egun bat lehenago adierazi zuten eraiki beharreko pisuak halako bi izango zirela.
6 kilometroko auto ilarak sortu dira Txorierriko igarobidean, hiru autok eta kamioi batek talka egin ostean
Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte Donostiarako noranzkoan. Auto-ilarak BI-10 autobideraino iritsi dira.
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, adin txikiko alabari sexu erasoak egin eta sarean zuzenean emateagatik
Atxilotuak material pornografikoa eskaintzen zuen aplikazio batean, txanpon birtualen truke. Epailearen aurretik igaro ondoren, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen haurrekin egindako pornografia eta sexu erasoak leporatuta.
Pertsona bat atxilotu dute Arrontegiko zubitik oinez zihoala
Atxilotuak uko egin dio bertatik alde egiteari eta bere burua identifikatzeari, nahiz eta arrisku handia izan berarentzat eta gidarientzat.
Gorpu bat aurkitu dute Malagan, emakume bat ibaira erori zen tokitik gertu
Guztira, Andaluzian 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Leonardo denboralearen ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egingo du ostiral honetan, baina asteburuari begira Marta izeneko borraska batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu.
32 urteko emakume bat hil da N-121 errepidean, Bardean, auto batek eta kamioi batek elkar jota
Talkaren ondorioz, kamioia erabat erre da, baina gidaria onik atera da. Auto-gidaria, Tuterako 32 urteko bizilagun bat, berriz, oso larri eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta bertan hil da.
Errege Kopako finalerdien zozketa ETB On-en eta kirolakeitb.eus atarietan streamingez, 13:00etik aurrera
Athletic eta Realaz gainera, Bartzelona eta Atletico Madril sartuko dira zozketa honetan.
Leonardo borraskak gutxienez 7 zauritu, desagertutako emakume bat, Grazaleman (Cadiz) husteak eta gainezka egindako ibaiak utzi ditu
Pasa den astelehenean Leonardo borraska Andaluziara iritsi zenetik, larrialdi zerbitzuek 2.231 intzidentzia baino gehiago kudeatu dituzte, eta Malagako Sayalonga udalerrian ibaira erori zen emakumearen bila jarraitzen dute. Egoera larriena Cadizen gertatzen ari da.
EHE-ko lau ekintzaile Baionako auzitegitik bota dituzte, euskaraz deklaratzen saiatzeagatik
Eraikin ofizial batean “Euskaraz bizi nahi dugu” leloa margotzeagatik auzipetuta daude lau lagunak eta gaur, epaiketan, euskaraz deklaratzeko eskubidea ukatu zaie, epaiketa bera “euskaldunok jasan behar ditugun eskubide urraketen beste adibide argi bat” bilakatu delarik, EHEren hitzetan.
Grazalema ur-jauziz inguratuta erakusten dute airetik hartutako irudi ikusgarriek
Azken orduotako euriteen ondorioz, metro karratuko 700 litro ur pilatu da Grazaleman (Cadiz). Guardia Zibilak airetik hartutako bideo honetan, herri oso bat ur-jauziz inguratuta ikus daiteke. Agintariek herria husteko agindua eman dute —1.500 herritar inguru—, badaezpada, uholdeek eragin ditzaketen kalteak direla eta.