Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ligak helegitea jarri du EAEko estadioek edukieraren % 100a bete ahal izateko

Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek futbol estadioetako edukiera murrizketei amaiera ematea erabaki zuten atzo Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Osasun Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordean.
San Mames
San Mames. Irudia: EFE

Futbol Liga Profesionalak helegitea jarri dio Jaurlaritzak EAEko zelaietan edukiera % 60ra mugatzeko hartutako erabakiari, Espainiako Estatuko gainerako erkidegoetan Osasun Lurraldearteko Kontseiluak atzo onartutako % 100aren aurrean. Epailearen ebazpenaren zain, litekeena da bihar Athletic-Alaves harmailak beteta direla jokatzea.

Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek futbol estadioetako edukiera murrizketei amaiera ematea erabaki zuten atzo Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Osasun Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordean. Hala, ostiraletik aurrera eserleku guztiak berreskuratuko dituzte, pabiloi itxietan izan ezik (% 80ko edukiera izango dute).

EAEk izan ezik gainerako autonomia erkidegoek onartu egin zuten erabakia. Jaurlaritzak, ordea, LABIren Batzordeak bilera egin arte ez zituela edukierak aldatuko aurreratu zuen. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, bere aldetik, edukiera-mugak ezartzeko eskumena autonomia erkidegoena dela gogorarazi eta Euskadin larrialdi-egoera bertan behera uzteko "egun batzuk" falta direla gaineratu zuen.

Duela bi aste ere helegilea aurkeztu zuen Espainiako Futbol Liga Profesionalak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 30eko edukieraren kontra. Orduan epaileak helegite hori aintzat hartu zuen eta edukiera % 60ra igo zen. Ikusteko dago oaingoan zer gertatzen den.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X