Barakaldoko Aita y Ama egoitza aldi baterako itxi dute "arau hauste larriengatik"
Bizkaiko Foru Aldundiak Barakaldoko (Bizkaia) Aita y Ama adinekoen egoitza (aurrez Iñigo Loyola egoitza) aldi baterako ixtea agindu du ELA sindikatuak salatutako "arau hauste larriak" egiaztatu ostean. Besteak beste, "justifikatu gabeko kaleratzeak, langileen estaldurarik eza, medikuntza edo erizaintza bezalako zerbitzuak desagertzea, ratioaren arloko ez-betetzeak..." salatu zituen sindikatu abertzaleak.
ELAk ohar batean jakinarazi duenez, abuztuan jo zuen Aldundira egoitzaren egoera "jasanezina" salatzeko.
Sindikatuaren arabera, "egoitza beste jabe bati eskualdatu zitzaionean gertatu ziren irregulartasunak, eta horrek erabateko babesgabetasuna ekarri zien egoiliarrei eta langileei. Hilabete eta erdiz erakundeei interpelazioa egiten, behin eta berriz hitz egiten eta salaketa formal eta publikoak egiten aritu ondoren, Bizkaiko ikuskaritza eta kontrol zerbitzuak egiaztatu du ELAk salatutako gertaerak egiazkoak direla, eta egoitza aldi baterako ixteko agindua eman du".
ELAren ustez, egoitza honetan gertatutakoa "egungo zaintza ereduak funtzionatzen ez duela erakusten duen adibide garbia da". Kritikatu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak "zaintza pribatizatuen ereduaren aldeko apustua egin du, pertsonen zaintza enpresen eta/edo jabeen esku utziz; izan ere, enpresa horiek etekin ekonomikoari lehentasuna ematen diote bizitzari".
Horregatik, ELAk ohartarazi du egoera horiek salatzen eta eredua lehenbailehen aldatzea eskatzen jarraituko duela, "zaintzak eta bizitza enpresa pribatuen onura ekonomikoen aurretik jartzeko", gaineratu du.
Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak eitb.eus-i jakinarazi dionez, Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak agerraldia du bihar, osteguna, batzordean, eta han emango ditu auziaren inguruko azalpenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, adin txikiko alabari sexu erasoak egin eta sarean zuzenean emateagatik
Atxilotuak material pornografikoa eskaintzen zuen aplikazio batean, txanpon birtualen truke. Epailearen aurretik igaro ondoren, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen haurrekin egindako pornografia eta sexu erasoak leporatuta.
Pertsona bat atxilotu dute Arrontegiko zubitik oinez zihoala
Atxilotuak uko egin dio bertatik alde egiteari eta bere burua identifikatzeari, nahiz eta arrisku handia izan berarentzat eta gidarientzat.
Gorpu bat aurkitu dute Malagan, emakume bat ibaira erori zen tokitik gertu
Guztira, Andaluzian 8.000 pertsona ebakuatu dituzte Leonardo denboralearen ondorioz. Aurreko egunetan baino euri gutxiago egingo du ostiral honetan, baina asteburuari begira Marta izeneko borraska batek euri zaparrada mardulak eragingo ditu.
32 urteko emakume bat hil da N-121 errepidean, Bardean, auto batek eta kamioi batek elkar jota
Talkaren ondorioz, kamioia erabat erre da, baina gidaria onik atera da. Auto-gidaria, Tuterako 32 urteko bizilagun bat, berriz, oso larri eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, eta bertan hil da.
Errege Kopako finalerdien zozketa ETB On-en eta kirolakeitb.eus atarietan streamingez, 13:00etik aurrera
Athletic eta Realaz gainera, Bartzelona eta Atletico Madril sartuko dira zozketa honetan.
Leonardo borraskak gutxienez 7 zauritu, desagertutako emakume bat, Grazaleman (Cadiz) husteak eta gainezka egindako ibaiak utzi ditu
Pasa den astelehenean Leonardo borraska Andaluziara iritsi zenetik, larrialdi zerbitzuek 2.231 intzidentzia baino gehiago kudeatu dituzte, eta Malagako Sayalonga udalerrian ibaira erori zen emakumearen bila jarraitzen dute. Egoera larriena Cadizen gertatzen ari da.
EHE-ko lau ekintzaile Baionako auzitegitik bota dituzte, euskaraz deklaratzen saiatzeagatik
Eraikin ofizial batean “Euskaraz bizi nahi dugu” leloa margotzeagatik auzipetuta daude lau lagunak eta gaur, epaiketan, euskaraz deklaratzeko eskubidea ukatu zaie, epaiketa bera “euskaldunok jasan behar ditugun eskubide urraketen beste adibide argi bat” bilakatu delarik, EHEren hitzetan.
Grazalema ur-jauziz inguratuta erakusten dute airetik hartutako irudi ikusgarriek
Azken orduotako euriteen ondorioz, metro karratuko 700 litro ur pilatu da Grazaleman (Cadiz). Guardia Zibilak airetik hartutako bideo honetan, herri oso bat ur-jauziz inguratuta ikus daiteke. Agintariek herria husteko agindua eman dute —1.500 herritar inguru—, badaezpada, uholdeek eragin ditzaketen kalteak direla eta.
Dei komertzialek 9 digituko zenbakiak erabiliko dituzte 400 aurrizkiarekin
Gainera, bezeroaren arretarako deiak soilik horretarako berariaz esleitutako zenbaki laburretatik, doako tarteetatik (800 eta 900) edo zenbaki geografikoetatik egin ahal izango dira.
Grazalematik alde egiteko agindua eman dute: Ura entxufeetatik eta etxeak ibai bihurtuta Leonardo borraskaren eraginez
Leonardo borraskak Andaluzia kolpatzen jarraitzen du, eta eguraldi iragarpenaren arabera, giro ezegonkorrak segida izango du asteburuan ere. Izan ere, Grazalemako etxebizitza askotan ura entxufeetatik atera da.