Urriaren 31ko goizaldean izango da ordu aldaketa
Urriko azken igandean ordua aldatu beharko da, neguko ordutegira moldatzeko. Urriaren 31ko goizaldean ordubete atzeratuko da erlojua, eta 03:00etan 02:00ak izango dira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra ordubete aurreratuko dira.
Europar Batasunak 2001ean ezarri zien derrigorrezko ordu aldaketa estatu kideei, aurrezteko helburuarekin.
Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, 4,6 milioi europarren % 84ren adostasunarekin.
2019an, Europako Parlamentuak erabakia berretsi eta urtebeteko epea ezarri zuen egitasmoa gauzatzeko. Ezinezkoa izan zenez, 2021era atzeratu zuten, baina, egun, ordu aldaketa egiten jarraitzen dute.
Aurtengo martxoan, udako ordutegi aldaketa zela eta, Europako Parlamentuak estatu kideei "lehenbailehen" esertzeko eskatu zien, ordu aldaketa behin betiko amaitzea onartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Prestaketak martxan Bilbon, maiatzaren 22-23ko asteburuan Europako errugbiko finalak hartzeko
Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, kirol-ekitaldi hau bultzatu duten hiru erakundeek, mugikortasun eta segurtasun operatiboaren berri eman dute ostiral honetan.
Pertsona bat larri zauritu da Errekaleorren, okupazio saiakera baten ondorioz
Errekaleor Auzo Askea kolektiboak salatu duenez, dozenaka pertsona sartu ziren goizaldean auzora, makilekin, burdinekin eta harriekin eta hainbat etxebizitzari eraso egin zieten. Pertsona batzuk zauritu ziren, horietako bat larri, garezurra hautsita.
Aiaran 10.500 plakako eguzki-parke bat egiteko baimena eman du Jaurlaritzak
Aiarako Udala ez dago ados parke hori eraikitzearekin, zeinak 10.500 modulu eta lurrazpiko ebakuazio-linea instalatzea aurreikusten duen. Enpresak 4,1 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du.
Glutena izan dezaketela ez zenekien 10 produktu (batzuek harritu egingo zaituzte)
Zeliakoa bazara eta ezin baduzu glutenik kontsumitu, kontuz ibili glutena izan dezaketen egunero erabiltzen diren 10 produktu horiekin. EZE Gipuzkoako Zeliakoen Federazioak 10 produktuen zerrenda hau egiten lagundu digu, larunbatean (maiatzak 16) Zeliakiaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Gorabeherak errepideetan, euriak eta ur putzuek baldintzatuta
Luizi bat gertatu da BI-631 errepidean, Bermeon, eta errei bat itxi dute. Bien bitartean, semaforoa jarri dute bidea txandaka emateko.
Albiste izango dira: Epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizona, Tubos Reunidoseko asanblada, abisu horia euriagatik eta krisia Nafarroako Gobernuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Herri epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizonezkoa
Ebazpenean, ez dira frogatutzat eman defentsak aringarri gisa aurkeztutako argudioak. Hau da, hilketaren unean akusatua alkoholaren eraginpean zegoela edota buru nahasmendua izan zuela ezin dira frogatutzat eman, epaimahaiaren arabera.
Gastroenteritis-agerraldia antzeman duen gurutzaontziak geldialdia egingo du Bilboko Portuan
90 urte inguruko bidaiari britainiar baten heriotzak osasun-alerta piztu du Ambition gurutzaontzian, eta 1.700 pertsona konfinatu dituzte. Gainera, 50 pertsona inguruk gonbitoak eta beherakoak izan dituzte azken egunotan.
Listeria bakterioa atzeman dute EAEn banatutako Goya markako behi gazta batzuetan
Bi sortatan aurkitu dute bakterioa, eta jada eman dute horiek erretiratzeko agindua. Gorakoa, beherakoa edo sukarra dira listeria bakteriak eragin ditzakeen ondorioak.
Ezezagun bati 3.000 euroko transferentziak egin izanak susmoa piztu zuen Bilbon hildako 73 urteko gizonaren familian
Hildakoaren lagunek baieztatu dute zita-aplikazioak erabiltzen zituela "gizonekin geratzeko". Nelson D. M. B.ren aurkako bigarren epaiketaren bigarren eguna izan da gaurkoa.