TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrontegiko zubian izandako istripu batek auto-ilara handiak sortu ditu A8an

Ezbeharra 07:30 aldera gertatu da, N-637 errepideko 10. kilometroan, Erletxeko noranzkoan, eta ilara luzeak sortu dira A8an, bi norazkoetan. 10:30ak aldera egoera bere onera itzuli da errepidean.
3 kilometroko auto-ilarak Barakaldon, lau ibilgailuren istripua dela eta
3 kilometroko auto-ilarak Barakaldon, lau ibilgailuren istripua dela eta. Irudia: @trafikoaEJGV

Lau ibilgailuk talka egin dute gaur goizean Arrontegiko zubian, Barakaldon, eta auto-ilara luzeak sortu dira A8an, bi norabideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Behin ibilgailuak errepidetik kenduta, 10:30ak aldera, pilaketak amaitu dira.

Istripua 07:30 aldera gertatu da, N-637 errepideko 10. kilometroan, Erletxeko noranzkoan. Errepidea garbitu badute ere, auto-ilara luzeak izan dira goizean zehar, baina 10:30ak aldera normaltasunera itzuli da A8a. Istripuan ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X