Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jendea labana batekin mehatxatzen ari zen gizon bat hil du Poliziak tiroz Madrilen

Gertakaria goizean jazo da Villaverde barrutiko osasun zentro batetik gertu. Agenteek hainbat aldiz egin diote tiro, gehienak bularraldean.
Bala batek utzitako zuloa inguruan aparkatuta zegoen auto batean.
Bala batek utzitako zuloa inguruan aparkatuta zegoen auto batean. Argazkia: EFE

Oinezkoak eta gidariak labana batekin mehatxatzen ari zen gizon bat hil du gaur Espainiako Poliziak tiroz, Villaverde barrutian (Madril), Poliziaren Buruzagitza Nagusiko bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Gertakariak 10:00ak aldera jazo dira Benimamet kaleko 24. zenbakiaren parean, San Cristobal de los Angeles auzoaren osasun zentrotik gertu. Hainbat pertsonak larrialdietara deitu dute esanez gizon bat sukaldeko aizto handi batekin jendea mehatxatzen ari zela.

Polizia bertaratu denean, gizona "agente bati oldartu zaio eta zauriak egin dizkio esku batean", zehaztu du iturriak. Segidan, agenteak tiro egin dio hanketako batean, eta gizonak "mehatxuak egiten jarraitzen zuenez", beste agentek batzuek ere tiro egin diote. Suzko armarekin egindako gutxienez lau zauri egin dizkiote, gehienak bularraldean. 

Samur-Babes Zibileko osasun langileak heldu direnerako, gizona larri zaurituta zegoen, bihotz-biriketako geldialdiarekin. Suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da.

30-40 urteko gizonezkoa da eraildakoa, agintaritzaren kontrako atentatuagatik aurrekariak zituena. Auzokideen esanetan, inguruan ibiltzen zen etxegabe bat zen, buruko arazoren bat zuena. 

Polizia Zientifikoaren agenteak gertakariak izan diren lekura joan dira probak biltzera. Osasun zentroa itxita egon da tarte batez, segurtasun neurri gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Perez Iglesias: “Milioi bat pertsona baino gehiago mugituko dira eklipsea ikusiko den inguruetara, eta hori aurreikusi egin behar da”

Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da eta, besteak beste, abuztuaren 12an Euskal Herrian ikusi ahal izango den eguzki-eklipseaz mintzatu da. Sailburuak gomendatu du jendea “oinez edo garraio publikoan joatea eklipsea ikustera”, joan-etorriek trafikoan eragin oso handia izango dutelako. Halaber, eklipsea segurtasunez ikusteko aholku zientifikoei jarraitzeko beharra azpimarratu du, eta lehen neurri gisa homologatutako eklipse-betaurrekoak erabiltzea gomendatu du.

PARIS (France), 15/07/2026.- Screens display the results of the vote, 291 in favor and 241 against, on a bill on the right to assisted dying at the National Assembly in Paris, France, 15 July 2026. (Francia) EFE/EPA/TERESA SUAREZ
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eutanasia legezko izango da Ipar Euskal Herrian ere, Frantziako Parlamentuak heriotza lagundua izateko eskubidea onartu du eta

Orain arte, 2016an onartutako Claeys-Leonetti legeak gaixotasun terminala eta bizi-pronostiko laburra zuten pertsonentzako sedazio sakon eta jarraitua ahalbidetzen zuen. Aurrez ere Asanblea Nazionalak hiru aldiz onartu zuen lege-proiektua, baina atzera bota izan du hori gehiengo kontserbadorea duen Senatuak. Hainbat aldaketa eta erreforma eginda, oraingo bozketa behin betikoa izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X