Elurra eta trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elurra bada, A-15a itxi egingo da larunbat eguerdian Andoain eta Berastegi artean

Euskalemetek elurra iragarri du 700 metrotik behera bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik igande arratsaldera arte. Elurra egiten badu, A-15aren Gipuzkoako zatia itxi egingo dute elurra egiteari utzi bitartean.
18:00 - 20:00
Aintzane Oiarbide, elur iragarpenari buruz: ''Elurra hasten duen unean itxiko dugu AP-15 autobidea''

Bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etatik igande arratsaldera arte, Euskalmet Euskal meteorologia agentziak elurra iragarri du 700 metrotik behera. Hori dela eta, Neguko Bidezaintza Planean Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarri gisa, A-15 errepidea erabat itxiko da, elurra bada, bi norabideetan, Gipuzkoako zatian, Andoaingo lotunetik Berastegiko lotunera bitarte.

Aintzane Oiarbide, Bide Azpiegituretako diputatuak azaldu duenez, "errepidea ez da moztuko elurra hasten den arte. Errepideko langileak eta trafikoa arautuko duten Ertzainek erabakiko dute, lekuan bertan, A-15 autobidea noiz itxi. Eta zabaltzerako orduan ere berdin jokatuko dugu: elurra egiteari uzten dionean, lanean daudenek erabakiko dute noiz dagoen errepidea modu seguruan irekitzeko moduan". A-15a itxirik dagoen denbora tarte horretan, Berastegi eta Tolosa arteko errepidetik bideratuko da trafikoa.   

Hala ere, alertak irauten duen bitartean, kamioiek debekatuta izango dute GI-2130 errepidetik zirkulatzea. N-I errepidea edo Sakanakoa erabili beharko dute Gipuzkoara sartzeko edo Nafarroara joateko. Ibilgailu arinek, aldiz, Tolosatik Berastegira doan bidea erabili ahalko dute. Trafikoa bideratzen elkar-lanean arituko dira Nafarroako foralak eta Ertzaintza.

Oiarbidek azaldu duenez, jabetzen da "autobidea itxita dagoen bitartean ibilgailu kopurua nabarmen handituko dela GI-2130 errepidean". Horren aurrean, esan du Aldundiak eskura dituen baliabide guztiak jarriko dituela "bidea ahal den egoera onenean mantentzeko".

Hala eta guztiz ere, diputatuak azpimarratu du garrantzi handikoa dela gomendioei jarraitzea eta arriskuak saihestea, ahal den neurrian. «Eguraldi baldintza oso txarretan, komenigarria da autoa ez hartzea, eta hori ezin bada, egiaztatzea ibilgailua egoera onean dagoela, eta baliabide egokiekin», azpimarratu du Oiarbidek. Halaber gogoratu du,  "errepidea egoera txarrean dagoenean, ezkerreko erreia libre utzi" behar dela, "elurra kentzeko makinek eta larrialdietako ibilgailuek beren lanak egin dezaten".

Oiarbide diputatuak adierazi du Belabietako tuneleko lanek neguko bidezaintza lana baldintzatzen dutela. "A-15 errepidea mendiko autobia da eta, altuera dela eta, elurrak gehien zigortzen duen lurraldeko puntuetako bat da. Egungo egoeran, bypass bidez araututako trafikoarekin, elurra egiteko makinek ezingo lukete behar bezala lan egin, eta, ondorioz, A-15eko erabiltzaileen segurtasuna zaintzea ezinezkoa denez, autobia ixtea erabaki da, azaldu du. Argitu duenez, "Zabalik mantenduko den zati bakarra Berastegi eta Leitza arteko zatia izango da".

Elurragatik alerta igaro bezain laster, eta segurtasuna bermatuta dagoenean, eta ez lehenago, zabalduko da errepidea eta trafikoa berrezarri.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X