Sendagaien Europako Agentziak RoActemra farmakoa babestu du, covid-19 larria duten helduen kasuetan
Sendagaien Europako Agentziak babestu egin du RoActemra botika (tocilizumab) erabiltzea covid-19 larria duten eta kortikosteroideen bidezko tratamendua jasotzen ari diren eta oxigeno gehigarria behar duten helduekin. Orain arte, artritis erreumatoidea duten gaixoekin erabili izan da antiinflamatorio hori.
Sendagaien Europako Agentziaren Giza Erabilerarako Sendagaien Batzordean gomendioa egin du, RoActemra botikaren agindua zabaltzeko. RoActemra baimenduta dago, dagoeneko, Europar Batasunean, hanturazko gaixotasunei aurre egiteko.
Egoera horren aurrean, Batzordeak ikerketa egin zuen, oxigeno gehigarria edo aireztapen mekanikoa behar zituzten eta ospitalean larri zeuden 4.116 helduen artean. Heldu gaixo horiek C proteina erreaktiboko maila altuak zituzten odolean, eta hori hanturaren sintoma da.
Agentziaren esanetan, "RoActemra sendagaia erabili zuten gaixoen % 31 hil ziren 28 tratamendu-egunetan; sendagaia jaso ez zuten gaixoei dagokienez, aldiz, gaixoen % 35 hil ziren".
Halaber, tratamenduan RoActemra jaso zuten gaixoen % 57, berriz, 28 egunetan atera ziren ospitaletik; tratamendu estandarra jaso zutenei dagokienez, aldiz, % 50 irten ziren.
Ondorioak Europako Batzordeari helaraziko dizkiote orain; izan ere, horrek du azken hitza erabaki loteslea hartzeko, hau da, Europar Batasuneko herrialde guztietan ezartzeko moduko neurria zehazteko.
Europar Batasunak 2009an baimendu zuen RoActemra baliatzea, besteak beste, artritis erreumatoide neurritsua edo larria duten helduak tratatzeko. Horrez gain, urte batetik gorako umeekin ere erabili izan da, artritis mota jakin bat izan dutenean, gainerako tratamenduek ez badute emaitza egokirik eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.