KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Janssenen txertoa hartu eta bi hilabetera errefortzu dosia jartzea babestu du EMAk

Halaber, errefortzu dosi gisa Janssen konpainiaren txertoa erabiltzea ere onetsi du Sendagaien Europako Agentziak, baita aurrez Pfizer edo Moderna hartu dutenekin ere.
Sanitaria pone una dosis de la vacuna contra la covid-19
Osasun langile bat pertsona bati covid-19aren txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE

Janssenen txertoa hartu eta bi hilabetera errefortzu dosia jartzea babestu du EMA Sendagaien Europako Agentziak.

EMAren arabera, datuek erakusten dute lehen dosia hartu eta gutxienez bi hilabetera Janssenen errefortzu dosi bat jaso duten 18 urtetik gorakoek SARS-CoV-2aren aurkako antigorputz gehiago dituztela.

Bestalde, errefortzu dosi gisa Janssen konpainiaren txertoa erabiltzea babestu du Sendagaien Europako Agentziak, hots, aurrez Pfizer eta Moderna konpainien txertoa hartu dutenei ere eman dakieke Janssen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Albiste gehiago gizartea

GRAFCAV5695. BILBAO (ESPAÑA), 27/10/2025.- El lehendakari, Imanol Pradales (c), visita este lunes el ambulatorio Doctor Areilza de Indautxu (Bilbao) acompañado por el consejero de Salud, Alberto Martínez (d). EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Pradales lehendakariak gripearen aurkako txertoa hartzeko deia egin die herritarrei, gripearen eragina aurreratu egin delako

Lehendakariak dei egin dio gizarteari ez lasaitzeko gripearen eraginaren aurrean, eta txertaketa-erritmoa handitzeko, aurten bere intzidentzia aurreratu egin baita EAEko herritarren artean, batez ere Bizkaian. "Txertoa jarrita urteroko gripea saihets dezakegu. Txertoa jarrita ondoezik eta ohean astebetez egotea saihets dezakegu. Eta txertoak, ez dezagun ahaztu, bizitza salbatu diezaguke”, adierazi du Pradalesek.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

“Lurraldearen arabera, aldeak daude. Gipuzkoako osasun zentroetan zailtasunak ditugu esku-hartze eraginkor bat izateko”

Herritarren % 5-7k pairatzen dute arreta gabeziaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua. Amaiur Olarza ADAHIGI Gipuzkoako Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastearen Elkarteko psikologoak adierazi duenez, horietako askok ez du diagnostikorik. Hala, ohartarazi du haurtzaroan tratamendurik ez izateak sintomak larriagotu egiten dituela helduaroan. Halaber, salatu du Euskadin ez dagoela adostasunik eta ekitaterik AGHN duten pertsonenei arreta emateko. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X