BetiONekoak zirela esanez, dei susmagarriak eta iruzur saiakerak hauteman ditu Eusko Jaurlaritzak
BetiON telelaguntza aurreratuko zerbitzu publikoak antzeman duenez, hainbat erabiltzailek telefono-dei susmagarriak jaso dituzte, igorlea betiON zela aditzera emanez. Zehazki, dei horietan telelaguntzako erabiltzaileak diren ala ez galdetzen zaie, edo medailatxoa duten.
Ondorioz, betiONek erabiltzaileei telefonoz bidaltzen dizkien mezuak indartu ditu egunotan, lapurreten, iruzurren eta/edo iruzurren prebentzioari buruzko aholkuak emateko. «Eskaintzen dugun mezurik argiena hau da: zalantzarik izanez gero sakatu botoi gorria, jakiteko gu garen ala ez deia egin duena», adierazi du Iñigo Mijangos betiONeko arduradunak.
Ohikoa da betiONeko langileek aldizkako deiak egiten dituztenean hainbat gai jorratzea eta aholkuak ematea erorikoak, arriskuak, autozainketa, beroaren edo hotzaren aurkako neurriak eta abar saihesteko. Aholku horien artean, lapurretak eta/edo iruzurrak nola saihestu ere gomendatzen zaie. Adibidez, iruzurraren bidezko lapurretak saihesteko, teknikari baten bisita jasotzen dutenean dagokion enpresara deitzea gomendatzen zaie, eta beharrezko egiaztapenak egiten dituzten bitartean, pertsona horiei etxean sartzen ez uztea gomendatzen dute, etxetik kanpo edukitzea, alegia, atea itxita.
Bi amarru mota, erantzunaren araberakoak
Bi amarru mota hauteman dira, telelaguntza amarru gisa erabiltzen dutenak; izan ere, telelaguntza-zerbitzua erabiltzen duten edo medailatxoa duten galdetuz hasten da elkarrizketa.
Lehenengo kasuan, erabiltzaile ez direla esaten duten haiek, eskaintza bat jasotzen dute 20 euroren truke telefono bidezko laguntza-zerbitzua kontratatzeko; honek baina ez du zerikusirik zerbitzu publikoarekin.
Horri dagokionez, betiONek gogorarazi du gaur egun euskal telelaguntza publikoa bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonentzat, mendetasun-arriskuan dauden pertsonentzat, mendetasun aitortua duten pertsonentzat eta gizarte-isolamenduko arriskuan dauden pertsonentzat dela, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen, ZUZENEANen 012 telefono-zenbakiaren eta hiru lurraldeetan dituen bulegoen edo https://www.euskadi.eus/betion webgunearen bidez eska daitekeela. Zerbitzuaren hileko kostua aldatu egiten da erabiltzailearen errentaren arabera: 4 euro hilean edo doan delarik.
Atzemandako bigarren dei motari dagokionez, erabiltzaile direla diotenekin, igorleak elkarrizketa bat hasten du eta aditzera ematen du telelaguntza-zerbitzu publikotik datorrela deia (berau aipatu gabe). Elkarrizketa erabiltzailearen osasunaren ingurukoa da, eta, bertan, igorleak bisita bat egiteko hitzordua eskatzen du. Bisita hori egitean, koltxoi bat saltzen saiatzen dira.
Gaur egun, 62.500 pertsonak baino gehiagok dute betiON medailatxo gorria deritzona. Erabiltzaile gehientsuenak bakarrik bizi den 80 urtetik gorako emakumeak dira. Izan ere, lau erabiltzailetik hiru (ia %77) emakumeak dira. 80 urtetik gorako pertsonen ehunekoa antzekoa da, % 80 ingurukoa, eta erabiltzaileen batez besteko adina 84 urtekoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako
Hilketa matxista honen aurrean kalera irteteko eta gaitzespena adierazteko eskatu diete Basauriko Asanblada Feministak eta Emakumeok Bat Koordinadorak herritarrei, "terrorismo matxistaren aurrean" mobilizazio soziala funtsezko tresna dela ziurtatuta.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.