EGURALDIA NAFARROAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak abisu horiari eutsiko dio lainoagatik asteazkenera arte

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) Nafarroako erdialdean eta hegoaldean ezarri du abisua. Zonalde horietan abenduaren 12tik eguzkia ikusi gabe daude.
Bi pertsona San Kristobal gainean, laino artean.
Bi pertsona San Kristobal gainean, laino artean. Argazkia: EFE

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarri du Nafarroa erdialdean eta hegoaldean, lainoagatik. Foru Erkidegoko zonalde horietan ez dute abenduaren 12az geroztik eguzkirik ikusi. Gaur (asteartea) eta bihar (asteazkena) egongo da indarrean abisua.

AEMETen arabera, gaur zerua hodeitsu egongo da oro har eta hodei baxuak izango dira Ebro ibaiaren erdialdean eta ibaiertzean. Tarteka, baina, goi-hodeiak izango dira eta lanbro eta laino iraunkorrak nagusituko dira; gainerakoan, berriz, hodei gutxi egongo da.

Haize ahula ibiliko da, batez ere hegoaldekoa, eta Pirinioetan izotza espero da. Tenperaturek gora egingo dute, batez ere maximoek. Hortaz, Lizarran eta Iruñean 1 eta 10 ºC artean ibiliko dira termometroetan. Erronkarin hotzenak  gradu bat zeroz azpitik egongo dira, eta epelenak, 12 ºC inguruan. Tuteran 1 eta 9 artean mugikoko dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X