IRUZURRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Covid ziurtagiriaren inguruko iruzurrak nabarmen ugaritu dira Telegramen eta WhatsAppen

Azken hilabetean sare sozialetan biderkatu egin dira 300 euroren truke pasaporte faltsuak eskaintzen dituzten mezuak.
Covid ziurtagiria eskuko telefonoan
Covid ziurtagiria eskuko telefonoan. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Azken hilabetean biderkatu egin dira covid pasaportearekin lotutako iruzurrak WhatsApp eta Telegram sare sozialetan. #SaludsinBulos institutuak eta Saludesfera komunitateak aztertutako datuen arabera, iruzurgileak 300 euroren truke covid ziurtagiri faltsuak eskaintzen ari dira.

Maula horiei, "txertoen albo ondorioak sendatzeko" sare sozialetan pseudoterapiak eskaintzen dituzten mezuak gehitu behar zaizkie

"Gaur egun, helburu hori duten ehunka kanal daude eta orain, covid ziurtagiriari buruzko iruzurrak gehitu zaizkie kanal horiei. Txertaketaren inguruan zalantza gehien dituzten herritarren artean dute arrakasta gehien horiek", azaldu du Ricardo Mariscal #SaludsinBulos erakundearen harreman instituzionalen arduradunak.

Carlos Mateos #SaludsinBulos institutuko koordinatzaileak ohartarazi duenez, "iruzurgileak herritarren beldurraz eta antsietateaz baliatzen dira negozioa egiteko. Segurtasun sentsazio faltsua eragiten dute, eta oztopo dira txertaketa kanpainarako".

Horri aurre egiteko helburuz, #SaludsinBulos institutuak eta Saludesfera erakundeak indarrak batu eta 'Denuncia un bulo de salud' izeneko kanala sortu dute Telegramen. Doakoa da eta edonork bidali ahalko du albiste faltsuen inguruko informazioa.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X