KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguneko positiboek 3.000 kasuren langa gainditu dute beste behin Nafarroan

Zehazki, 3.384 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, Foru Gobernuko Osasun Departamenduaren behin-behineko datuen arabera.
Nafarroako Ospitaleko ZIUa.
Nafarroako Ospitaleko ZIUa. Artxiboko irudia: EFE

3.384 koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan Nafarroan, Foru Gobernuko Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera. Beherakada txiki bat izan da, atzo 3.616 izan baitziren. Eremu kaltetuenei dagokienez, Arrotxapea auzoan jakinarazi dituzte kasu gehien, 129.

Datu horiekin, Nafarroan ospitaleak betetzen ari direla aitortu du Carlos Artundo Nafarroako Osasun Zuzendari nagusiak Euskadi Irratiko mikrofonoetan. Nafarroako unibertsitate erietxean adibidez, hartu dute erabakia: onkologikoak ez diren ebakuntza guztiak bertan behera utzi dituzte.

Testuinguru honetan, kontingentzia plana abian da Nafarroan. Hori dela eta erretiroa hartutako osasun langileak berreskuratu behar izan dituzte. Azken egunetan 30 erizain ekarri dituzte txertaketan parte hartzeko. Oporrak ere kolokan daude askorentzat.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, gaurko egunean zehar ez dute hildakorik zenbatu, eta atzo 200 paziente zeuden koronabirusagatik ospitaleratuta, horietatik 21 ZIUn. Gainera, 27 ospitaleratze berri izan ziren. Positibitate tasa % 47,9an kokatu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Protesta en el exterior del Parlamento vasco durante el debate de los Presupuestos de 2026, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

325 milioi euro gastu sozialera beharrean erabilera militarrera bideratu daitezkeela salatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean

Euskadiko GKEen Koordinakundeak eta Zehar-Errefuxiatuekin deitutako protesta batek astearte honetan Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontu proiektuak atea irekitzen dio erabilera militarrera bideratzea inbertsio industrialerako ziren 325 milioi euro. Azaldu dutenez, gobernu-taldeek (EAJ eta PSE) zuzenketa bat aurkeztu dute Lankidetza eta Elkartasunaren Euskal Legearen 10. artikulua aldatzeko eta "armamentuen industriarekin ekonomikoki elkarlanean aritzeko, betiere Europakoa bada".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X