50 pertsona hil dira covid-19ak jota aurreko astean
Covid-19aren eraginez, 50 heriotza izan dira aurreko astean Euskadin (urtarrilaren 3tik 9ra doan horretan), aurrekoan baino 15 gehiago. Gainera, kutsatzeen goraldi etengabeak ospitaleetan isla izaten jarraitzen du, eta baita modu kezkagarrian egin ere. Izan ere, gaur-gaurkoz 142 gaixo daude larri Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU), duela astebete baino 10 gehiago. Horrez gain, gela arruntetan eri gehiago daude orain: 796, urtarrilaren 3an baino bi ehuneko baino gehiago.
Ospitaleen tenkatze hori are nabarmenagoa da Gabonen aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, abenduaren 20an 391 pertsona zeuden erietxeetan (gela arruntak+ZIUak); gaur egun % 140 gehiago dira. Hala, erietxeratutakoen kopurua pandemia osoko altuena da (2020ko urrian hasi zen Osasun Saila datu hori ematen).
Gora egiten ez duen adierazle bakarra R0 indizea da —positibo batek kutsatzen duen pertsona kopurua); are, behera egin du, nabarmen, eta 1,01ean kokatu da. Epidemiologoek 1aren bueltan egotea jotzen dute onargarritzat. Gipuzkoan langa horretatik behera dago indizea (0,92), eta Araban eta Bizkaian bertsua dute: 1,06.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak astelehen honetan aurreratu dituen datuetako batzuk, eta gainerakoak asteko buletin epidemiologikoan zehaztu dituzte. Horren arabera, EAEk 7.791 covid-19 kasu berri atzeman ditu igandean 18.766 proba diagnostiko eginda (positibotasun tasa % 41,5ekoa da).
Bestalde, intzidentzia tasa metatua 6.600,91 kasukoa da 100.000 biztanleko, hots, duela astebete baino 2.100 puntu handiagoa.
Gipuzkoako egoitzetan hiru adineko hil dira azken orduetan covid-19ak jota, eta 115 positibo berri zenbatu dituzte lurraldeko zentroetan.
Azkoitiako San Jose, Irungo Gurutze Gorria eta Donostiako Lamorous zentroetako adinekoak ziren hildakoak, Aldundiak jakitera eman duenez.
Zuhurtziarako deia egin du Sagarduik
Covid-19aren pandemiaren bilakaerari buruzko datuak Legebiltzarrean eman ditu gaur Sagarduik, eta berretsi du, "ustez omikron aldaera hain larria ez bada ere", arriskua handia dela, "bereziki pertsona zaurgarrietan".
Agerraldian azpimarratu duenez, geroz eta kutsatze gehiago egon, orduan eta handiagoa da ospitaleratzeen kopurua, "baita ZIUetan ere". "Hildakoen kopuruak ere gora egiten du, baita gazteen artean ere", esan du. Halaber, ohartarazi du ospitaleratze pediatrikoek ez dutela hobera egin, eta osasun sisteman tentsioa dela nagusi.
Zure interesekoa izan daiteke
EHUk unibertsitate-komunitatean errespetua eta bizikidetza indartzeko protokolo bat bultzatuko du
Ekimenak bitartekotza, partaidetza eta sentsibilizazio-neurriak izango ditu, eta komunitate osoaren ekarpenak jasotzeko plataforma digital batean oinarrituko da.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Berdintasunerako Emakunde Saria
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Korrika Gipuzkoan sartu da!
Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.
Familia batek salatu du Durangoko egoitza bateko erabiltzaileek "gabezia larriak" dituztela
Egoitzako zuzendaritzak ukatu egin ditu akusazioak, lantaldearen "profesionaltasuna" defendatu du, eta ziurtatu du Bizkaiko Aldundiak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela.
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egin du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibili da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratu da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.