Donostia Ospitaleko ZIUen egoera "egonkortzen" ari dela esan du Felix Zubiak
Covid-19aren kutsatze olatu hau orain arte ezagutu gabea izaten ari da, baina badirudi goia jo eta hasi dela pixkanaka beherantz. 1228 positibo atzeman diuzte Nafarroan azken egunean, bigarren egunez 2.000tik behera.
Euskadi Irratiko Osasun Etxean, Felix Zubia Donostia Ospitaleko zerbitzuburuak azpimarratu du egoera "larria eta txarra" dela, baina erietxeratze datuei eta ZIUetakoei erreparatuta, "egonkortze bat" somatzen hasiak direla.
Kutsatze kopuruak goia jo ondoren, beheranzko joera nolakoa izango den aurreikustea zaila dela adierazi du. Uste du erietxeetan datorren astean edo 15 eguneko epean hasiko direla gaixo kopuruen beherakada nabarmentzen. Izan ere, ZIUetako egonaldiak "luzeak" izan direnez, aste batzuk beharko omen dira beherakada antzemateko.
Zubiak, bestalde, ohartarazi du covid-19aren pandemia endemia bihurtzeak ez duela esan nahi gaitza desagertuko denik. "Epidemia baino hobea da endemia, baina ez da ona", azaldu du, malaria eta ebola, adibidez, gaixotasun endemikoak direla gogorarazi aurretik.
Txertoaren laugarren dosiaren inguruan, horrelako erabakiak hartu aurretik eskura dauden datuak ikertzearen aldeko azaldu da, erabakiak oinarri sendoarekin hartu ahal izateko.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda