Tolosara iritsi da larunbat honetan Pirinioetan hildako mendizalearen gorpua
Gaur eguerdian Tolosara ekarri dute Huescako Pirinioetan hildako mendizale berastegiarraren gorpua. 27 urteko gizonezkoa Huescako Pirinioetako Aspe mendian hil zen atzo, amildegi batetik behera erorita.
Guardia Zibila izan zen mendizalearen gorpua erreskatatu zuena, horren lagun baten abisua jaso ostean.
Jacako erreskate taldeak helikopteroz bertaratu ziren, eta medikuak heriotza baieztatu besterik ezin izan zuen egin.
Mendi inguru hori Candanchuko eski pistetatik oso gertu dago, eta oso ohikoa da bertan neguko alpinismoa eta mendiko eskia praktikatzea.
Berastegiko Udalak "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkie hildakoaren gertukoei, eta behar dutenerako "euren zerbitzura" daudela jakinarazi.
Datozen egunetarako herrian antolatuta zituen ekintza ofizialak atzeratzea erabaki du Udalak, eta hiru eguneko dolua ezarri. Gainera, herriko bandera haga erdira jaitsiko du, lazo beltzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako jarraitzaileen bilgune den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonen heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak adostasun-akordioa lortu dute gaur, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil eta emaztea larri zauritu ditu bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteak matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.
Barne ministerioak polizia-babesa jarri dio Espainiako Poliziaren buruaren sexu erasoak salatu dituen emakumeari
Kereila jarri zuen egun berean, hau da, asteartean bertan, bere izen-abizenak zabaldu zituzten WhatsAppeko hainbat polizia taldetan, bere abokatuak deitoratu duenez. Horrek antsietatea areagotu dio, eta oso ahul dago.
Amatatu dute Sopuertako enpresa batean piztutako sutea
Sua La Sota auzoan piztu da, eta ez da inor zauritu.
Irungo eta Hondarribiko bizilagunei Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isun-iruzur baten berri eman dute
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, biktimei arau-hausteen inguruko jakinarazpena iritsi zaie postontzira, uda garaian Hendaian gaizki aparkatzeagatik.