Migrazio-krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Porturatu da "Aita Mari" itsasontzia Lampedusan

17:00ak aldera hasi da itsasontzia lehorreratze maniobrak egiten. Migratzaileak osasuntsu daude, baina horietako 23k positibo eman dute covid testean.
"Aita Mari" ontzi humanitarioan dauden 176 migratzaileak.
"Aita Mari" ontzi humanitarioan dauden 176 migratzaileak.

"Aita Mari" ontzia lehorreratu da, jada, Lampedusako portuan. Migratzaileak ontzitik atera dira, haurrak eta emakumeak lehenik.

Arratsaldean jakinarazi du itsasontzia zeraman Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak Italiako agintariek 176 migratzaileak Lampedusan lehorreratzeko baimena eman diotela "Aita Mari"-ri. Iturri horien arabera, albistea "oso pozik" hartu dute ontzian. Ondoren, 17:00ak aldera hasi da itsasontzia lehorreratzeko maniobrak egiten.

Izaskun Arriaran gobernuz kanpoko erakunde horren presidenteak atzo bideo batean azaldu zuenez, migratzaileak osasuntsu daude, baina horietako 23k positibo eman zuten atzo eginiko covid testean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria Sestaoko gertakariari buruz: Ertzaintzak ez badu indarra behar bezala erabiltzen, "lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren berri emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X