Hain zaila al da euskara ikastea?
Euskara ikasteko "zaila" dela esanez Gasteizko epaile batek berriki emandako epaiak harrabotsa eragin du Euskal Herrian. Izan ere, lanposturako euskara maila lortu ez zuen bitarteko langile bat berriro onartzeko agindua eman dio Gasteizko epaile batek Laudioko Udalari, euskal hizkuntza "munduko bosgarren zailena" dela argudiatuta.
Hari horri tiraka galdera hau erantzun nahi izan dugu: Hain zaila al da euskara ikastea? Euskara ikasten ari diren bi pertsonari galdetu diegu.
1)Nola izan zenuen euskararen berri?
Diana: Ingalaterrako unibertsitate batean gradua ikasten ari nintzela han master bat egiten ari zen urretxuar bat ezagutu nuen. Elkarrekin irteten hasi ginen eta masterra amaitutakoan bera Euskal Herrira itzuli zen. Ikasketak amaitu nituenean Euskal Herrira etorri nintzen eta geroztik bertan bizi naiz. Hona etortzerako banekien euskaraz esaldi hau esaten: "Kaixo, lagunak, zer moduz? Ni Diana naiz, ingelesa naiz".
Nazanin: Loreak filmaren eta Itziar Ituño-ren "Lourdes" paperaren bitartez ezagutu nituen Euskal Herria eta euskara. Ez naiz inoiz egon Euskal Herrian, ezta Espainian ere.
2)Zergatik hasi zinen euskara ikasten?
Diana: Euskal Herrira etorri nintzenean euskaraz ikasi behar nuela pentsatu nuen, nire bikotekidea euskalduna delako eta bere ingurua ere bai.
Nazanin: Itziar Ituñorekiko interesagatik eta bera ulertzeko beharragatik euskara ikasi nahi nuen. Eta nire errespetua erakusteko modu bat izan zitekeela pentsatu nuen.
3)Noiz hasi zinen euskara ikasten?
Diana: "21 urterekin (48 urte ditu gaur egun). Igande batean iritsi eta astelehenean hasi nintzen euskara ikasten Lazkaoko Maizpide barnetegian. Etorri aurretik lotuta neukan. Nik Lazkaoko ikastolako ikasleei, eskolaz kanpoko jarduera gisa, egunero hiru orduz ingeleseko eskolak ematearen truke, Maizpideko nire egonaldia ordainduko zuten.
Nazanin: Duela bi urte inguru (28 urte ditu gaur egun) hasi nintzen euskara serio ikasten.
4)Nola ikasi duzu euskara?
Diana: Formalki, zortzi hilabetetan ikasi nuen euskara Lazkaoko Maizpide barnetegian, egunean sei ordu inguru sartuta. Geroztik, modu formalean, ez dut euskara ikasten jarraitu. Hala ere, euskaraz irakurtzen dut eta egunero entzuten dut euskara kalean. Bikotekidearekin gazteleraz hitz egiten dut, haurrekin, ingelesez, eta lagunekin, euskaraz. Itzultzailea naiz eta euskaratik ingelesera ere egiten ditut itzulpenak.
Nazanin: Nire kabuz ikasi dut euskaraz: pelikulak ikusiz eta musika entzunez eta, batzuetan, albisteak irakurtzen.
5)Zenbat denboran ikasi duzu euskara?
Diana: Euskara serio ikasten zortzi hilabetean egin nituen Maizpiden, irailetik ekainera. Egunean sei ordu inguru.
Nazanin: Duela parte bat urte hasi nintzen euskara serio ikasten eta ia urtebete daramat euskara, orokorrean, ulertzen. Oraindik ez dut oso ondo hitz egiten, baina irakurtzen eta idazten hobeto moldatzen naiz.
6)Euskara zaila al da ikasteko?
Diana: Edozein hizkuntza ikastea da zaila, euskara ez da zailagoa. Ez da denbora gehiago behar euskara ikasteko beste edozein hizkuntza ikasteko baino.
Nazanin: Bai, erabat. Oso hizkuntza zaila da.
7)Zer egin zaizu ikasteko zailena?
Diana: Aditzak. Kondizionalak eta horrelako aditz luzeak, gutxi erabiltzen direnak, horiek dira zailenak niretzat. Saiatzen naiz ikasten, baina ahaztu egiten zaizkit. Bestela, euskara oso hizkuntza logikoa da.
Nazanin: Neure kabuz ikasi behar dudala eta ez daukadala iturri zehatzik. Gehienetan hiztegi desberdinak erabili behar izaten ditut. Gainera, arazoak ditut hitzak ahoskatzeko.
8)Euskarak ez du munduko beste hizkuntza batzuen antzik. Horrek zailago egiten al du euskara ikastea?
Diana: Hiztegia erabat ezberdina da, egia da. Baina, hitzak ikasi eta kito. Halaber, zure ama hizkuntzaren eta ikasten ari zaren hizkuntzaren arteko tarteak ere eragiten du.
Nazanin: Euskara munduko beste hizkuntzekiko ezberdina izateak erakargarri egiten du eta, aldi berean, zaila egiten du ikastea.
9)Euskaraz ikasten jarraitzen al duzu?
Diana: Maizpiden egon eta gero, bitan eman nuen izena euskaltegian, baina segituan utzi nuen. Hortik aurrera, nire kabuz aritu naiz. Ni maila batera iritsi naiz nire ikasketa prozesuan eta hor pixka bat estankatuta gelditu naiz.
Askotan zerbait nola esan ez badakit gaztelerara pasatzen naiz azaltzeko eta gero berriro itzultzen naiz euskarara. Pentsatu ordez alferkerian erortzea errazegia da. Nire inguruan jende askok egiten du hori. Ni saiatzen naiz ez egiten, baina batzuetan nik ere egiten dut.
Nazanin: Ikasten jarraitu nahi dut, denborak uzten didan bitartean behintzat.
10)Zenbat hizkuntza hitz egiten dituzu?
Diana: Ingelesa, euskara eta gaztelera. Frantsesa ulertzen dut zerbait eta defenditzen naiz.
Nazanin: Nire ama hizkuntza persiera da. Horrez gain, ingelesa ere oso ondo dakit. Nire gaztelania maila ez da txarra, euskara ikasten ari naiz eta gero badakit apur bat beste hizkuntzetatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat pertsona zauritu dira Noaingo txupinazoan, suziri batzuk lehertuta
Hogei bat lagun zauritu dira, batez ere erredurak eta kolpeak direla eta. Osasun-zerbitzuak eta udaltzainak berehala joan dira bertara, kaltetuak artatzera eta ingurua segurtatzera.
Deskargako autobidea itxita egongo da asteazken honetan, 21:00etatik aurrera
AP-636 errepideko tunel batean egin beharreko lanak direla-eta, 19. edo 21. irteerak erabili beharko dituzte erabiltzaileek, martxaren noranzkoaren arabera, Bergara GI-627 errepidetik zeharkatzeko.
Lurrak gorriz tindatuko du Ilargia ostiral honetako eklipse partzialean
Une gorena abuztuaren 28ko 06:12:53an izango da, Lurraren itzalak ilargi-diskoaren % 93 estaliko duenean.
Bizkaibus batek su hartu du, goizaldean, Santurtziko kale erdian
Sua Bizkaiko herriko Las Viñas kalean piztu da, matxura batek eraginda, eta ke handia sortu du. Ez da inor zauritu.
14 lagun atxilotu dituzte, bi ukituengatik, eta bi udaltzain zauritu dira Bilboko Aste Nagusiaren laugarren egunean
Udaltzaingoak 10 atxiloketa egin ditu jai-esparruan eta lau eremu horretatik kanpo. Guztira, 64 salaketa aurkeztu dira, horietatik 50 ebasketengatik izan dira. Bi agente zauritu dira, eta batek zerbitzua utzi behar izan du.
CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"
Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.
ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean
Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.
Marijaia eta zirkuaren bisita dute gaur Basurtuko Ospitalean, Aste Nagusiko bosgarren egunean
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaia osoan deitutako grebak baldintzatuko du asteazkeneko programazioa. Jarduera batzuk bertan behera geratu dira jada, eta beste batzuk, berriz, egunaren bilakaeraren zain daude.
Nafarroako Urzainkiko baso-sutea kontrolatutzat jo dute
Gaur gauean, Nabaskoze parkeko suhiltzaileak egongo dira bertan, zaintza-lanak egiten.
Kobre lapurrek 176 hilobi kaltetu dituzte Errenteriako hilerrian
Gurutzeak, argazki-markoak eta bestelako apaingarriak eraman dituzte Errenteriako hilerrian. Azken hilabetean bitan izan dira lapurretak eta oraingoan 4 salaketa daude, momentuz. Udalaren arabera, nahiko bideratuta dago kasua eta datozen egunetan guztia argitzea espero dute.