Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

43 urteko motorzale bat hil da Labianon, auto baten aurka talka eginda

SOS Navarrak 13:23an jaso du gertatutakoaren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira anbulantzia medikalizatu batekin eta Foruzaingoko agenteekin.

43 urteko motorzale bat hil da asteazken honetan Labiano udalerrian, NA-2310 errepideko 9,6 kilometroan, auto baten aurka aurrez aurre talka eginda, Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

SOS Navarrak 13:23an jaso du gertatutakoaren berri, eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira anbulantzia medikalizatu batekin eta Foruzaingoko agenteekin.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X