Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marian Elorza: "Euskadin bizi diren zenbait ukrainar gerran harrapatuta geratu dira"

"Asteburu honetan jendea iritsi da Ukrainatik, baina ez gehiegi. Handik datozen pertsona gehienek familia edo harrera egingo dien norbait dute hemen", esan du Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza.
Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza elkarrizketatu dute astelehen honetan Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan, eta, bertan esan duenez, jadanik 700 eskaintzatik gora izan dira Euskadin, Ukrainatik ihes egiten ari diren familiak hartzeko.

"Asteburu honetan jendea iritsi da Ukrainatik, baina ez gehiegi. Handik datozen pertsona gehienek familia edo harrera egingo dien norbait dute hemen", esan du.

Guztira, Elorzaren hitzetan, 150 plaza daude horientzat Irunen, baina Oñatin, Tolosan eta Berrizen ere badute tokia. "Edozein modutan, baliabideak indartu nahian gabiltza. Horretarako mapa batean irudikatu nahi dugu agertokia. Alegia, jakin nahi dugu zenbaterainoko eskaintza dagoen, horren arabera harrera tokiak zehazten joateko. errefuxiatuak@euskadi.eus helbidearen bidez jar daitezke harremanetan eskaintza egin nahi duten pertsonak", nabarmendu du.

Ildo horretan, azpimarratu du batzuek beren bigarren etxebizitza eskaini dutela, baina badirela etxean bertan Ukrainatik datozen adingabeak hartzeko eskaintza egin duten herritarrak ere. Eskertzekoa da elkartasun keinua. Gure asmoa da Ukrainatik datozen errefuxiatu guztiei hezkuntza, osasuna eta lana bermatzea.

Oraindik Ukrainan euskal herritarren bat geratzen den galdetuta, Elorzak adierazi du uste duela dagoeneko denak daudela bueltan, "nahiz eta Euskadin bizi diren zenbait ukrainar han harrapatuta geratu diren".

Arlo sozioekonomikoari helduta, Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak onartu du energiaren eta lehengaien prezioen gorakadak eragina izango duela euskal ekonomian. "Kaltetutako enpresentzako neurriak aztertu eta horiei laguntzak ematen saiatuko gara", zehaztu du.

Azkenik, Pablo Gonzalez kazetari bizkaitarrari buruz galdetuta, honakoa esan du: "Haren egoera zein den argitu nahian gabiltza. Halaber, Gonzalezen eskubideak babestu nahi ditugu. Ministerioa eta enbaxada lanean ari dira, eta bitartean adi jarraituko diogu haren kasua".

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X