Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Surflari bat hil da Zurriolako hondartzan, Donostian

Olatuek harkaitzen kontra eraman dute eta konorterik gabe erreskatatu dute. Itsasertzean suspertzen saiatu dira, baina bertan zendu da. Biktima 44 urteko estatubatuar bat da.
Las olas han arrastrado al surfista contra las rocas. Foto: EFE
Olatuek harkaitzen kontra eraman dute surflaria. Argazkia: EFE

Surflari bat hil da arratsalde honetan Zurriolako hondartzan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra 14:20 inguruan gertatu da.

Olatuek harkaitzen kontra eraman dute surflaria, eta ezin izan du uretatik atera. Donostiako Suhiltzaileen taldeko urpekariek erreskatatu dute. Ordurako konorterik gabe zegoen eta gizona itsasbazterrean suspertzen saiatu dira, baina, tamalez, bertan zendu da.

EFE agentziak udalaren iturriak aipatuta zabaldu duenez, biktima 44 urteko estatubatuar bat da.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu