Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sutea izan da Irungo etxebizitza batean eta emakume bat ospitaleratu dute kea arnasteagatik

Sua goizaldean piztu da Enbido kaleko etxebizitza batean.

Sutea piztu da bart Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean, eta emakume bat ospitalera eraman behar izan dute kea arnastuta intoxikatu baita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 03:50ean piztu da Enbido kaleko etxebizitza batean.

Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta berehala amatatu dute sutea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X