Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Seaskako ordezkariak Hezkuntza ikuskariarekin bilduko dira, azterketak euskaraz egiteko eskubidearen harira

Seaskako gurasoek eta irakasleek Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzak okupatu dituzte Donapaleun, Donibane Lohizunen eta Baionan, brebeta eta baxoaren probak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Errektorearekin hitzordua lortu dutenean, okupazioa amaitzea erabaki dute.
Seasko kideak Donibane Lohizuneko okupazioan. Argazkia: Piarres Larzabal Kolegioa
Seasko kideak Donibane Lohizuneko okupazioan. Argazkia: Piarres Larzabal Kolegioa

Seaskako guraso eta irakasle talde batek Hezkuntza Ikuskaritzaren egoitzak okupatu ditu arratsalde honetan Donapaleun, Donibane Lohizunen eta Baionan,  euskaraz ikasten duten ikasleek azterketak hizkuntza horretan egiteko eskubidea dutela aldarrikatzeko.

Duela zenbait aste, bilera eskatu zioten Bordeleko Hezkuntza errektoreari brebeta eta baxoa euskaraz egiteko eskubideaz hitz egiteko eta Frantziako Ministerioak kaleratutako zirkularraren ingurukoak argitzeko, baina erantzunik jasotzen ez zutela ikusita, protesta ekintzak abiatzea erabaki dute.

Horrela, bada, 16:00etan Hezkuntza Ikuskaritzaren aipatu hiru egoitzak okupatu dituzte, eta mobilizazioak laster eman ditu bere fruituak; izan ere, lau ordu geroago, errektoarearekin biltzeko hitzordua lortu dute: datorren asteazkenean (14:00) batzartuko dira.

Gauzak horrela, okupazioa bertan behera uztea erabaki dute, baina, edonola ere, mobilizatzen jarraitzea ezinbestekoa izango dela azpimarratu du Seaskak, "bilera emankorra izan dadin".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X