Kote Cabezudo zigortzeko "ebidentzia nahikoa" dagoela uste du fiskalak
Jorge Bermudez Kote Cabezudo auziko fiskalaren ustez, Kote Cabezudo argazkilari donostiarraren aurkako epaiketan "era guztietako ebidentzia argiak" daude auzipetua zigortzeko. Hala, orain arte esandakoa berretsi du: material pornografikoa osatu zuela akusatuak, eta ez erotikoa, eta irudi esplizitu horiek egiteko ez zuela modeloen baimenik izan. Are gehiago, modeloen material hori erabili zuela, sexu gehiegikeriak egiteko.
Bermudezek adierazi duenez, argazkilariak erabiltzen zuen "patroia" bera zen kasu guztietan; izan ere, auzipetuak "pixkanaka-pixkanaka" espiral moduko batean sartzen zituen neskak. Hasiera batean argazkiak ez ziren oso esplizituak izaten, baina argazki-sesio gehiago egin ahala, horiek gero eta esplizituagoak izaten ziren.
Hala, fiskalararen arabera, aurrez grabatuta zituen bideoak erakustearekin presio egin zien Cabezudok emakumeei, sexu-harremanak behartzeko. Horrek eraman zuen, modeloetako bat, heroina kontsumora. Beste askoren kasuan, ondorio psikologikoak utzi dituela gogoratu du fiskalak. 250 urteko espetxe zigorrari eutsi dio.
"Gutxitan aurkituko dugu horrelako froga-bilduma handirik, eta, aitzitik, gutxitan izango dugu gure aurrean akusatuaren aldetik hain funtsik gabeko defentsa", azpimarratu du fiskalak.
Defensaren eskaria aintzat hartuz, astebetez etenda izan da Cabezudoren aurkako epaiketa. Argazkilariaren abokatuek denbora gehiago eskatu zuten, auzia hobeto prestatzeko; izan ere, Fiskalak bere kalifikazioa aldatu eta espetxe zigor eskaera handitu du, frogatutzat eman baita gutxienez 8 bortxaketa egin zituela, leporatzen dizkioten gainerako delituez gain. Hori dela medio, defentsak estrategia moldatu nahi zuen. Epea amaituta, baina, Cabezudo errugabea dela berretsi du defentsak, eta hasierako txostena bere horretan utzi du.
Bihar aurkeztuko ditu azken ondorioak akusazio partikularrak baina aurreratu du ia 2.700 urteko kartzelaratzea eskatuko duela. Ezustekorik ez bada, asteazkenean hartuko du hitza Kote Cabezudok berak. Gogoratu bere aurkako salaketa guztiak ukatu dituela honek.
Aste honetan epaiaren zai geldituko da argazkilari donostiarraren aurkako auzia. Gogoratu 16 emakumeri ustez egin zizkion sexu gehiegikeria eta iruzur delituak argitzeko epaitu dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Riglosko sutearen perimetroaren zati handi batek bilakaera ona izan du, baina Oroel mendia da kezka nagusia
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
Bi pilotu ingeles dira zaurituak. 300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
Emakume gazte batek sexu-erasoa jasan du Algortako Portu Zaharreko jaietan
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, larunbatetik iganderako goizaldean hari ukituak egitea egotzita.
Azkoitiko kanpoko haur igerilekua itxi dute gizalegearen aurkako ekintza batengatik
Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, kanpoko igerileku txikia itxita egongo da gaur, bart gauean pertsona bat edo batzuk instalazioetara sartu eta haurren igerilekuan kaka egin ostean.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte. Azken egunetan, suhiltzaileak, baso-brigadak eta bost helikoptero aritu dira bertan lanean.