Urte amaieran hasiko dira Adinberri zahartze osasungarriko zentroa eraikitzeko lanak
Gipuzkoako Foru Aldundiak argi berdea eman die Adinberri zahartze osasungarriko zentroa eraikitzeko lanei; izan ere, astearte honetako Foru Gobernu Kontseiluak 59 milioi euro kostako diren lanen lizitazioa onartu du. Aurreikuspenen arabera, obrek 48 hilabeteko iraupena izango dute, eta urte honen amaieran hasiko dira. Zentroa bera eraiki aurretik, baina, lurpeko aparkalekua eraiki beharko da.
Donostian emandako prentsaurrekoan, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak azpimarratu du Aldundiak azken hamar urteetan funts propioekin egindako "inbertsiorik garrantzitsuena" dela hau. "Gipuzkoan hartutako eredu berria oinarri hartuta eraikiko den belaunaldi berriko lehen egoitzetako bat izango da Adinberri, adinekoek etxean bezala bizi direla sentitzea" bilatuko duena.
Ahaldun nagusiarekin batera, prentsaurrekoan izan dira Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romero eta Gizarte Politiketako diputatu Maite Peña, bai eta Rakel San Sebastian Adinberri Fundazioko zuzendaria ere.
Zahartzeari eta mendetasunari arreta emateko erreferentziazko Adinberri zentroa Pasaian kokatuko da, Trintxerpe auzoan, Hospitalillo moilaren ondoan eraikiko den gune batean. Hainbat eraikinek osatuko dute zentroa, guztira 13.089 metro koadroko azalera izango du eraikita, eta barne hartuko dute adinekoentzako 124 plaza izango dituen adinekoen egoitza bat, tutoretzapeko 18 apartamentu (22 plaza) eta eguneko zentro bat. Guztiak ere, zerbitzu "berritzaile eta puntakoak" izango dira arretaren ikuspegitik, "pertsona ardatz duen eredua landuko duena, komunitatearekin konektatua eta erabiltzaileak etxean bezala sentiaraziz", zehaztu du Olanok.
Gainera, Adinberri gunearen barruan, 680 metro koadroko espazio batean, zahartzeari lotutako I+G unitate bat eraikiko da. Plaza bat emango dio Pasaiako hiri-inguruneari, bai eta hainbat instalazio komun eta erabilera anitzeko espazioak ere.
Olanoren arabera, "Pasaialdea biziberritzeko bultzada berri bat" emango du proiektuak, eta zuzeneko eta zeharkako 400 lanpostu inguru sortzea aurreikusten du Aldundiak.
Peñak azpimarratu du Adinberri "funtsezko" pieza izango dela egoitza-eredu berriaren zabalkundean. "Gure hirugarren sektorearen talentua eta eskarmentua aprobetxatu nahi ditugu bereziki, gure berrikuntza-potentziala maximizatzeko eta pertsonen bizitza osasuntsuaren aldia luzatzen laguntzeko, mendekotasun-egoerak atzeratuz", adierazi du.
Aparkalekua eta urbanizazioa
Romerok azaldu duenez, lurpeko aparkaleku bat eraikiko dute, bi solairukoa eta guztira 468 plazakoa, "Trintxerpeko aparkaleku arazoa konpontzen lagunduko duena". Gainera, Hospitalillo ingurua urbanizatuko da, herritarren gozamenerako 9.000 metro koadro inguruko eremua sortuz. Horretarako, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak 25 milioi euro inbertituko ditu zuzenean.
"Hospitalilloko inguruak herritarren gozamenerako izan behar du, eta ez ibilgailu pribatuek kolonizatutako espazio bat. Trintxerpek hirigintzako bi arazo garrantzitsu ditu: aparkalekurik eza eta espazio librerik eza. Jarduketa honen bidez, bi arazoak konpontzen saiatuko gara. Hospitalilloko urbanizazioak eta Adinberri zentroan sortzen den eremu publikoak herritarren erabilerarako zentralitate berri bat sortuko dute Trintxerpen eta Pasaian, Herrerako lotunetik hasi eta Lonjaraino", esan du Romerok.
Behin-behinean, aire librean aparkaleku bat eraikiko dute aurten bertan, obrek irauten duten bitartean aparkalekuaren arazoari aurre egiteko. Aparkaleku hori Zirizako eraikinaren albo batean egongo da, eta Aduana kaletik izango ditu sarrera-irteerak. Pasaiako Udalarekin eta Portu Agintaritzarekin batera ari dira lantzen behin-behineko konponbide hori.
Behin-behineko aparkaleku bat urbanizatzeko proiektuaren lizitazioa ere onartu da; Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak sustatutako esku-hartze horrek 824.465 euroko inbertsio gehigarria ekarriko du eta hiru hilabete inguruko exekuzio-aldia izango du. Behin-behineko aparkaleku hori aire zabalean kokatu ondoren hasiko dituzte, 2022aren amaieran, Adinberri erreferentzia zentroaren obrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzaren aurkako salaketa jarri dute, gizonezko bati barrabiletan lesio larria eragiteagatik Sestaon
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean agerraldia egitea eskatu du, gertatutakoaren inguruko azalpenak emateko.
ELAk salatu du irakasleak euskalduntzeko Irale programa bertan behera utziko duela Jaurlaritzak
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak zehaztu du programarekin jarraituko dela, baina egungo "behar berrietara" egokituta. Azpimarratu du azken urteotan sistema publikora batu diren irakasleek C1 maila dutela. "Datu horrek berak bakarrik hitz egiten du".
Bilboko erdigunetik Masustegi auzora eramaten duen igogailu berria martxan da
Bilboko erdigunetik Masustegi auzora eramaten duen igogailu berria martxan da. Aldapa handiak eta eskailera ugari diren honetan, aspaldian eskatua zen igogailua estreinatu berri da. 100 metroko igoeraren ostean herri txiki batean sartzen gara, nahiz eta hirian egoten jarraitu.
Tuterako Ospitaleko mediku egoiliar batek salatu du lankide batek sexu-erasoa egin diola
Azaldu du Larrialdialdietako zerbitzuan guardian zeudela gertatu zela erasoa, eta Osasun zentroak kasua artxibatu egin zuela, "probarik ez" zegoela argudiatuta.
Lekuko batek grabatutako irudiei esker atxilotu dituzte Berriozarreko kafetegi bateko lapurrak
Inguruan garbiketa lanetan ari zen pertsona batek bi pertsona ikusi zituen kafetegian lapurreta egin eta leihotik ateratzen. Aurre ere egin zien, baina lapurrek ihes egin zuten. Hala ere, grabatu zituen irudiak funtsezkoak izan dira ikerketa burutu eta lapurretaren ustezko egileak, aita-semeak, atxilotzeko.
Arabako ikasle nerabeen % 47,3k online pornografia kontsumitu dute noizbait
Gasteizko Udalak, Vital Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) PSIDES ikerketa-taldeak Arabako adingabeen online pornografiaren kontsumoari buruz egindako lan batek agerian utzi duenez, Arabako adingabeek pornografiarekin lehen harremana 12 urterekin izaten dute.
Gizon bat hil da Berriobeitiko rokodromo batean, lan-istripuz
51 urteko gizona altuera handitik erori da instalazio horietan lanean ari zela.
Egoera bere onera itzuli da N-1 errepidean Andoainen, Irunerako noranzkoan, istripu baten eta auto-ilara luzeen ondoren
10:00 inguruan istripua izan da kamioi baten, autobus baten eta hiru autoren artean, eta, zauriturik izan ez bada ere, errepidea erabat itxi behar izan dute eta auto-ilara luzeak sortu dira, 6 kilometrorainokoak.
Etxebarri erretegia, Macarfi gidako 'Top of the Tops' zerrendan
Gainera, Azurmendi eta Molino de Urdaniz Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako jatetxe onenak izendatu dituzte. Gainera, urteko bigarren irekiera onenaren aitortza eman diote Itzuli jatetxeari.
Mancisidor: "Erakundearen hizkuntza politikak orain arteko estandar altuei eutsiko die"
"Hori da orain arte izan dudan konpromiso irmoa, eta aurrerantzean ere horri eustea espero dut", nabarmendu du Mikel Mancisidor Ararteko berriak, Eider Hurtadok Radio Euskadin egindako lehen elkarrizketan.