70 urteko baserritar bat hil da Olaberrian, traktoreak harrapatuta
Baserritar bat hil da Olaberrian (Gipuzkoa), traktorea irauli eta harrapaturik geratu ondoren. Bere baserriko lursail batean lanean ari zen.
Ezbeharra 18:00etan gertatu da Barruti auzoan. 70 urteko hildakoa traktorearekin lanean ari zen soro batean.
Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta biktima suspertzen saiatu dira, baina azkenean tokian bertan hil egin da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadin bizi diren ukrainarrek Errusiaren "gerra krimenak" salatu dituzte gerra piztu eta lau urtera
Euskadiko hiru hiriburuetako protesta ekitaldiak Ukraina-Euskadi elkarteak deitu ditu, Errusia eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik lau urte betetzear dauden honetan.
Ilusioa Kosner Baskoniako zaleen artean, Kopako finalaren atarian, 17 urte geroago
Paolo Galbiatiren taldeak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, Valentziako Roig Arena pabiloian Bartzelona menderatuta. Horrela, 17 urte geroago, Gasteizko taldeak beste final bat jokatuko du gaur, iluntzean.
Indarkeria matxistari aurre egiteko batasun politiko eta soziala eskatu du Chivitek
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak Tatianaren hilketa matxista gaitzetsi du, eta "bakean uzten ez gaituen gaitz honen" aurrean ekintza batasuna aldarrikatu du.
Ehunka pertsona bildu dira Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko, oraingoan Iruñean
Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin dute igande eguerdian Nafarroako hiriburuko Udaletxe plazan. Feministek azpimarratu dutenez, azken hilketa ez da kasu isolatu bat, "gure sistema patriarkalaren errepikapen bat baizik".
10.000 oilasko baino gehiago hil dira Alesbesko oilasko-etxalde batean izan den sutean
10.000 oilasko hil dira Alesbesko oilasko-etxalde batean piztu den sutean. Igande goizean izan dute horren berri, 08:36an, eta Nafarroako Suhiltzaileek eta Foruzaingoak esku hartu dute. Suak etxaldeko hiru eraikinetako bat kiskali du.
Sarrigurengo hiltzaile matxista astelehenean eramango dute epailearen aurrera
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 2. Epaitegiak bideratuko du auzia. Bien bitartean, gaur beste elkarretaratze bat izan da Iruñean Tatianaren hilketa salatzeko.
Donostiako Udalak autobus geltokia handitzeko eta sartzeko tornuak jartzeko proposatuko du
Jon Insausti alkateak esan du denbora asko daramatela handitzeko proiektua lantzen, "argi geneukalako txiki geratu dela". Horren hitzetan, itxaroteko espazioa handitu eta segurtasuna bermatu nahi dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Adifen laguntza izango dute horretarako.
Hiru atxilotu, tartean bi adingabe, Bilboko ikastetxe batean lapurtzeagatik
Kamioi batean grafiti bat egiteagatik ere ikertzen ari dira atxilotuetako bat, kalteak egitea egotzita.
Bi atxilotu eta bi zauritu Sadarren Osasuna eta Real Madrilen arteko partidaren osteko istiluetan
Ustez zelaira botila bat jaurti duen pertsona baten bila joan dira estadioko segurtasun langileak hego-harmailara, eta Poliziak zaleei eraso die.
Parapentista bat larri zauritu da Baigura mendian, Lapurdi eta Baxe Nafarroako mugan
25 urteko gaztea erori eta maldaren kontra jo zen larunbat goizean. Lekuko batek eman zuen istriparen berri eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu ondoren, Baionako ospitalera eraman zuten larri zaurituta.