Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atxilotu bat Bilbon lau edukiontzi erre dituen sute batekin lotuta

Suak bi autori eta hiru eraikini kalteak eragin dizkie. 16:00etan piztu da, Rodriguez Arias kalean.

Pertsona bat atxilotu dute Bilboko erdigunean lau edukiontzi kiskali dituen sute batekin lotuta. Gainera, suteak kalteak eragin ditu bi autotan, banketxe batean, denda batean eta etxebizitza baten atarian.

Sutea 16:00ak aldera piztu da, Rodriguez Arias kaleko 22. zenbakiaren parean, Ertzaintzako bozeramaile batek jakinarazi duenez. Lau edukiontzi kiskali ditu, baina bertan aparkatutako bi autotan, BBKren bulego batean, denda batean eta inguruko etxebizitza baten atarian ere kalteak eragin ditu.

Suhiltzaileek 16:20an itzali dute sua.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu