Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaia Alvarez: ''Hariari tiraka baino ez gara hasi. Ez dut uste Nafarroako Eliza laguntzeko egongo denik''

18:00 - 20:00
Amaia Alvarez: ''Hariari tiraka baino ez gara hasi. Ez dut uste Nafarroako Eliza laguntzeko egongo denik''
Nafarroako talde parlamentariek esku artean duten zirriborroa onartzen denean, Eliza barruan izandako sexu gehiegikerien biktimei aitortza legez egingo dien lehen erkidegoa izango da Nafarroa. Besteak beste, memoria historikoa sustatu beharra aldarrikatzen du, eta, horretarako, kasuak zorroztasunez dokumentatzeko beharra azpimarratzen. Otsailean zabaldu zen ikerketa lanaren egiletariko bat da Amaia Alvarez, NUPeko irakaslea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekaitz Pau, Gorlizko alkatea: "Udaltzaingoaren auto bat bidali arren, hark alde egitean eraso zioten etxeari"

Uribe Kosta institutuko irakaslearen jazarpen kasuaren harira, Ekaitz Pau Gorlizko alkateak azaldu du gaiaren berri izan zuela irakaslea bera Udalarekin harremanetan jarri zenean, azken erasoa baino egun batzuk lehenago. Dioenez, alde guztiekin harremanetan jarri da, eman beharreko pausoak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko, eta azpimarratu du ez dela institutuko gauza isolatu bat, gizarte osoari eragiten diona baizik.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X