Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Derrigorrezko musukorik gabe itzuli dira ikaseak eskolara

20220425092629_mascarilla-eskola_
18:00 - 20:00
Derrigorrezko musukorik gabe itzuli dira ikaseak eskolara
Aste Santuko oporren ondoren, EAEko eta Nafarroako ikasleak klasera itzuli dira gaur, maskararik gabe. Erabiltzen jarraitu nahi duten ikasleek eta irakasleek, arrazoia edozein dela ere, erabili ahal izango dute. Hala ere, pertsona zaurgarriei maskara erabiltzen jarraitzea gomendatzen zaie.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen-plazan. Izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu bazaie ere, ez du minik egin, baina entzierroa bi minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da ibilbidean, larunbatetan izan ohi den legez, eta entzierroa bi minutu atzeratu da Santo Domingoko balkoi baten zati bat erori delako. Gizon bati erori zaio gainera, eta sorbaldan zauritu du. Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren animalien lasterketa mantsotu, eta ibilbidea irrist egin gabe osatu dute, erritmo konstantean, korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utziz. Hirugarren urtea da jarraian ganadutegi honetako zezenek ez dutela adarkaturik uzten. Lehenengo balantzearen arabera, lau pertsona eraman dituzte kolpeengatik ospitalera, eta beste bat zezen-plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu