913 emakumek salatu zuten indarkeria matxista iaz Hego Euskal Herrian
2021ean, Hego Euskal Herrian 913 emakumek salatu zituzten euren bikotekide edo bikotekide ohi matxistak genero indarkeriagatik, INE Espainiako Estatistika Institutuak iazko urteari dagokion Genero eta Etxeko Indarkeriaren Estatistikaren arabera.
Gogorarazi behar da datuok Poliziaren aurrean zein judizialki salatutako indarkeria kasuak bakarrik biltzen dituztela. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroaren kasuan, aurreko urtean baino 65 emakume gehiagok eman zuten erasotzaile matxista salatzeko pausoa, 2020an, 848 biktima erregistratu ziren eta. Ehunekotan jarrita, ia % 10 igo zen biktima kopurua EAEn, eta % 3,5, Nafarroan.
Igoera horiek gorabehera, Espainiako Estatuan biktimen tasa txikiena duten erkidegoen artean daude EAE eta Nafarroa (14 urtetik gorako 1.000 emakumetik zenbatek salatu duten). Are gehiago, Euskadi da tasarik txikiena duena (0,6), eta Foru Erkidegoa laugarrena da (1,0). Ifrentzuan, Errioxak (2,5eko tasa) eta Murtziak (2,3) dituzte tasa altuenak (Espainiako batez bestekoa 1,4koa da).
Espainiako Estatuan, 30.141 emakume zenbatu zituzten indarkeria matxistaren biktima gisa, aurreko urtean baino % 3,2 gehiago. Biktimen ia erdiek (% 47,5) 30 eta 44 urte artean zituzten —batez besteko adina 36,9 urtekoa izan zen—. Bestalde, adingabeen artean hazi ziren gehien salaketak: 2020an, 514 neskek salatu zuten indarkeria matxista; 2021ean, 661 izan ziren (% 28, 6 gehiago).
Erasotzaileei dagokienez, 30.047 gizonezko erregistratu zituzten tratu txar emaile gisa, 2020an baino % 3,1 gehiago. Kasu honetan ere, adingabeen artean hazi zen gehien kopurua (% 70,8), baita 18-19 urtekoen artean ere ( 15,7).
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.