Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Udaleko Erasoen Aurkako Mahaia gertakarien jakinaren gainean jarri zen, eta bertan azaldu zen, halaber, ez dela ohiko protokoloa aktibatu, eta ez dela gertatutakoaren datu gehiagorik eman, erasoaren biktima izan den emakumeak "ez baitie Udalaren deiei erantzuten". Gizona aske dago jada.

Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen astelehenean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik, joan den asteartean Barakaldoko Udaleko Emakume Sailak deitutako Erasoen Aurkako Mahaia osatzen duten elkarte eta alderdiei jakinarazi zienez.

Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, erasoen aurkako Mahaiko kideei  gertatutakoaren berri eman zitzaien, eta bertan azaldu zuten ez dela aktibatu mota horretako erasoen aurrean normalean aktibatzen den protokoloa, eta ez dela eman gertatutakoaren inguruko datu gehiagorik ere; izan ere, erasoaren biktima izan den emakumeak "ez die Udalaren deiei erantzuten".

Aipatu iturrien arabera, Barakaldoko emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona aske dago jada.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

GASTEIZ ELKARRETARATZEA MAIALEN MAZON
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat 

Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X