Epaileak Eric Olhats futbol ikuskatzailea espetxera bidali du sexu-abusuak egotzita
Baionako Poliziak Eric Olhats futbol ikuskatzailea atxilotu zuen iragan asteazkenean. Epailearen aurrera eraman zuten ostegun gauean, eta Olhats espetxera bidali zuen, Actu Pays Basque-k jakitera eman duenez.
Konkretuki, epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio, "15 urtez azpiko adingabeei eraso egin ziela" egiaztatzeko froga nahikoak daudela iritzita, eta "adingabeen irudi pornografikoak izateagatik", Marc Mariee Baionako prokuradorearen ondokoak igorritako agiriaren arabera.
Erasoak 90 hamarkadako amaieran eta 2000. urtearen hastapenetan jazo ziren, Olhats Baionako Aviron taldeko gazteen entrenatzailea zen artean. Hiru biktimak haren kontrako salaketa aurkeztu zuten iazko abuztuan, eta ikerketa egin ostean, atzo atxilotu zuen Poliziak.
Eric Olhats, 59 urteko baionarra, ezaguna da futbol munduan. Realeko Antoine Griezmann jokalaria ohia berak aurkitu zuen Realeko ikuskatzailea zenean. Griezmannen ordezkaria ere izan zen urte luzez. Gaur-gaurkoz, Atletico Madrilen ikuskatzailea da Frantziako Estatuan.
Ez da lehen aldia Olhats adingabeen kontrako delituetan nahasita dagoela. 2009an, adingabeak galbidean jartzegatik epaitu eta zigortu zuten. Realeko ikuskatzailea zen artean, eta behin-behinean taldetik kanporatu zuten txuri-urdinek. Nolanahi ere, handik gutxira berriro jarri zuten karguan, eta 2018ra arte jardun zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
ONCEren Gabonetako sari bereziak 2 milioi euro banatu ditu Euskadin
Bost kupoi saritu dituzte lehen sariarekin. Horietako lau Bilbon saldu ditu Elvis Samuel Cruceta Piña saltzaileak, eta 1,6 milioi euroko saria izan dute. Irunen, Yon Viega Rodriguezek 400.000 euroko sari bat eman du.
Urteberriko desioak, beteko ote dira?
Urte berria hastearekin batera, bakea, osasuna, lana, maitasuna eta horrelako eskaerekin batera, kasu askotan beteko ez ditugun promesekin betetzen zaigu ahoa. Hori bai, denok aurreko urtea baino hobea izatea nahiko genuke.
77 urteko gizon bat erreskatatu dute Aralar mendilerroan
Gizona arin zauritu da, erorikoa izan ostean, eta osasun-zentro batera eraman dute.
68 urteko gizon bat desagertu da Erriberrin, adinekoen egoitza batetik paseatzera atera ostean
Foruzaingoak abenduaren 31ko arratsaldean ekin zion bilaketari, eta gaur hainbat talde operatibo batu zaizkio.
Gizonezko mendizale bat hil da Huescan, elur-jausi batek harrapatuta
Guardia Zibilak Zaragozako 54 urteko gizonezkoaren gorpua erreskatatu du, Huescako Pirinioetako Urdiceto inguruan.
Gizon bat atxilotu dute Bergarako taberna bateko arduradunari labanaz eraso egitea leporatuta
Antza denez, biktimak kontsumizio bat zerbitzatzeari uko egin dio eta lokalera sartzeko debekua zuela ohartarazi dionean gertatu da erasoa.
V-16 baliza gaurtik aurrera derrigorrezkoa da: nola erabili eta nola saihestu isunak
Ibilgailu guztiek baliza homologatua eraman behar dute gaurtik aurrera; baliza horrek triangeluak ordezkatzen ditu, eta ibilgailuaren kokapena DGTri bidaltzen dio.
Indarrean sartu da guraso bakarreko familien ziurtagiri digitala EAEn
Ziurtagiri horri esker, guraso bakarreko familiek euskal erakundeen dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Jaurlaritzaren arabera, 21.000 familia inguruk jaso ahal izango dute akreditazio hori, horietatik % 80k emakumeek.
Asko izan dira urtea mendira joanez hasi dutenak hotzari aurre eginez
Ohitura denez, jende askok hasi du urtea mendira igotzen, eta gailurrean salda bero bat edo xanpain kopa bat zuten zain.
Ertzaintzak operazio batean konfiskatutako materiala eman dio Gambiako GKE bati
Egoera onean eta inork erreklamatu ez dituen arropak, oinetakoak eta txorrotak dira. 2020an egindako polizia-operazioan, sei pertsona atxilotu zituzten, Arabatik igarotzen ziren kamioien atoietan lapurtzea egotzita.