Albiste da
Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da eta 85 zauritu dira Sant Boi de Llobregaten bi trenek talka eginda

Ezbeharra arratsaldean gertatu da. Merkantzia-tren errailetik atera da geltokian sartzerakoan eta bidaiariz betetako tren bat jo du.
Istripuaren tokia. Argazkia: EITB Media
Istripuaren tokia. Argazkia: EITB Media

Pertsona bat hil da eta 85 zauritu dira arratsalde honetan bi trenek aurrez aurre talka eginda Sant Boi de Llobregaten (Bartzelona).

Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da. Merkantzia-tren bat errailetik atera da geltokian sartzerakoan eta handik ateratzen ari zen bidaiariz betetako tren baten kabina jo du.

Istripuan, bidaiarien treneko gidaria hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X