ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat hil da Zamudion furgoneta batek auto batekin talka eginda

Ezbeharra Ugaldeguren industria-gunean gertatu da. Biktimak gidatzen zuen furgonetak aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo du.

42 urteko gizon bat hil da Zamudioko Ugaldeguren industria-gunean furgoneta batek aparkatuta zegoen ibilgailu baten aurka talka eginda. Biktima furgonetaren gidaria da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:00ak aldera gertatu da. Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira. Furgonetako gidaria konorterik gabe topatu dute. Suspertzen saiatu dira, baina, azkenean, bertan zendu da.

Ikerlariek uste dute gidatzen zihoanean osasun-arazoren bat sufritu duela eta horregatik jo duela aparkatuta zegoen autoa. Hala ere, autopsiak argituko du nola hil den.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X