Salaberria: "Gizon saregileak ere badaude, baina arrantzaleen baldintzak izan dituzte beti"
Bi eskuak minberatzeraino aritzen da lanean. Bizkar, gerri eta lepoko giharrei zuzen eusten lanak izaten ditu. Beti itsasertzean, leku heze eta haizetsuetan. "Nik ez dut ikusten neure burua 67 urterekin ogibide honetan. Ezingo nuke. Lanbide oso gogorra da", aitortu du Edurne Salaberria saregile pasaitarrak.
14 urterekin hasi zen ofizio honetan Pasaian, eta hizketan hasi orduko ezagun du maite duela. Pasioz azaltzen ditu bere ogibidearen xehetasunak, gaziei gozoei bezainbesteko indarra jarrita. 54 urte ditu, eta erretiroa lehenago hartzeko eskubidea izan dezakeela jakin du asteon, Espainiako Gobernuak onartutako lege proiektua aurrera ateratzen bada. Pozarren jaso du berria, urteetako diskriminazioa, hein batean, amaituko delako. "Hau gure aldarrikapen garrantzitsuenetako bat zen, baina ez bakarra. Soldatak finkoak izatea lortu nahi dugu. Gizon saregileak ere badaude, baina arrantzaleen baldintzak izan dituzte beti, nahiz eta itsasora ez atera, gu bezala", azaldu du.
Duela ia bi hamarkada sortu zuten Euskal Herriko Saregileen Elkartea, eta ordutik etengabe aritu dira euren lan-eskubideen alde borrokan. Asko kostata, baina saregile ofizioaren aitortza ofiziala lortu zuten. Egun, titulazio ofiziala behar da saregiletzan aritzeko. Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bidez antolatzen dituen ikastaroetan lor daiteke titulazioa. "Erakundeek gure lanbidea aitortzea lortu genuen, eta ikastaroen bidez ogibideari ofizialtasuna ematea. Urrats oso inportantea izan da hori guretzat", Salaberriaren hitzetan.
Desagertzear dagoen ofizioa da saregileena, eta eskulangintza oinarri duten beste ogibide askotan bezala, erreleborik eza da arazo handienetako bat. Erretiro adina aurreratzea gazteak lanbidera erakartzeko amua izan litekeela uste du saregile pasaitarrak, baina horrez gain, "transmisioa bermatu nahi bada", soldatak egonkortu behar direla azpimarratu du. Ogibidean diharduten ia emakume guztiak — 100 inguru Euskal Herrian — autonomoak dira, eta bakoitzak bere baldintzak adosten dituen arren, "oso gutxik dute soldata finkoa bermatuta urte osoan".
Lanbide gogorra bada ere, "harrapatu egiten zaituen" ogibidea dela adierazi du Salaberriak. "Beti berdina egiten dela dirudi, baina ez daude bi zulo berdin", esan du. Barkuak itsasoratzeko zain, burua altxatu gabe sarea josi beharrak sortutako estresak hitzekin azaldu ezin duen "zerbait berezia" eragiten dio barrenean. "Adrenalina moduko zeozer", esan du. "Barkuak zain daudenean, azkar eta presaka bukatu behar dugunean… adrenalina horrek harrapatu egiten gaitu". Horregatik, saregile gisa amaitu nahiko luke bere ibilbide profesionala, "hori bai, baldintza duinekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.