Atxuri kalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau atxilotu eta hiru ikertu Bilbon, gizon bati eraso egitea egotzita

Gehienak adingabeak dira eta lesio-delitu bat leporatzen diete. Biktimak zauri handiak izan ditu, Segurtasun Sailaren arabera.
Ertzaintzaren ibilgailu baten artxiboko irudia.
Ertzaintzaren ibilgailu baten artxiboko irudia.

Ertzaintza, Bilboko Udaltzaingoarekin batera, hiru adingabe ikertzen ari da, eta hiru gizon eta emakume bat atxilotu ditu, horietako bi adingabeak, gizon bati egindako eraso batean parte hartzea egotzita.

Gertakariak atzo, ostiralean, izan ziren, 23:30ak aldera; une horretan, Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak Atxuri kalean eraso bat gertatzen ari zelaren ohartarazpena jaso zuten, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Agenteak bertaratu zirenean, lurrean botata zegoen gizon bat aurkitu zuten, eta beste bi pertsona eraso egiten ari zitzaizkion. Horiek lasterka ihes egin zuten poliziak ikusi zituztenean.

Ertzainek gertatutakoari buruzko informazioa bildu zuten, eta ustezko erasotzaileen bila hasi ziren. Horri esker, erasoan parte hartu omen zuten zazpi pertsona atzeman zituzten.

Ertzainek 19, 18 eta 17 urteko hiru gizon eta 17 urteko emakume bat atxilotu zituzten lesio-delitua egotzita, eta beste hiru adingabe ikertzen ari dira, ustez gertakarietan parte hartzeagatik.

Atxilotuek eta erasotuak polizia-aurrekariak dituzte horrelako gertaerengatik, bai eta ondarearen aurkako delituengatik ere.

Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten, eta, ondoren, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zituzten, adin txikikoak izan ezik, haien gurasoen ardurapean geratu baitziren, Bilboko Adingabeen Fiskaltzaren aginduz.

Bestalde, erasoa jasan zuen gizona Atxuri kalean bertan artatu zuten osasun-zerbitzuek, eta, ondoren, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, zauriak zituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X