Epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 urteko espetxe zigorra ezarri diote Barakaldon bikotekide ohia hil zuen emakumeari

Epaimahaiak errudun jo zuen andrea duela bi aste, homizidioa eta senidetasun larrigarria egotzita.
Epaiketa Bizkaiko Probintzia Auzitegian egin zuten. Argazkia: EFE
Epaiketa Bizkaiko Probintzia Auzitegian egin zuten. Argazkia: EFE

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 14 urteko espetxe zigorra ezarri dio 2020an Barakaldon bikotekide ohia, 62 urteko gizon bat, hil zuen emakumeari. Epaimahaiak errudun jo zuen duela bi aste, homizidioagatik. Senidetasun larrigarria leporatu zioten; ez, ordea, hilketa azpikeriaz egin izana.

Horrenbestez, epaileek bat egin dute Fiskaltzak eta akusazio partikularrak egindako espetxe zigor eskaerarekin.

Auzia 2020ko azaroan hasi zen. Garai hartan, uztailetik desagertuta zegoen gizon baten hankak topatu zituzten Arrontegi auzoan. Gorputz osoa ez da inoiz agertu.

Epaiak frogatutzat eman du ekainaren 16tik 17rako gauean akusatua eta biktima gizonaren etxean zeudela. Une batean, andreak labana bat hartu, eta bikotekide ohia sastatu zuen, "hura hiltzeko asmoz". Gizona handik gutxira hil zen, zauri horren ondorioz.

Era berean, epaileek gogorarazi dute epaimahaiak ez zuela egiaztatutzat eman emakumea sexu eraso baten biktima izaten ari zela une hartan. Eta hala izan balitz ere, kalte edo mina egiteko asmoa berdina litzatekeela ondorioztatu dute. Izan ere, gorputz-enborreko ezkerraldea sastatzeak heriotza eragin dezakeela jakin behar zuen erasotzaileak.

Epaiaren arabera, biktimak eta erasotzaileak harreman sentimentala izan zuten iraganean, "modo ez jarraituan", baina homizidioa gertatu zen unean ez ziren bikotekideak. Elkarrekin bizi ziren, bai, baina emakumea etxegabetu zutelako eta seme txikien zaintza ez galtzeko.

Emakumea kokaina kontsumitzailea izan zen eta horrek "nahasmendua" eragin ziola aitortu zuten epaimahaikideek, baina gaineratu zuten horrek ez zuela eraginik izan haren "borondatean eta gaitasun kognitiboan".

Zure interesekoa izan daiteke

adinekoen-joko-ohiturak-aurkezpena jokoaren euskal behatokia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko adinekoen artean oso zabalduta dago jokoa baina joko problematiko kasuak oso urriak dira

Jokoaren Euskal Behatokiak egin duen “65 urtetik gorako pertsonak eta jokoa Euskadin” txostenak erakusten duenaren arabera, jokoa gehiago lotzen da tradizioarekin eta entretenimenduarekin adikzio jokabideekin baino. Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Ixone Fernández de Labastida EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak gaur aurkeztu dute ikerketa, otsailaren 17an izaten den Joko Arduratsuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardunaldian.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria, Sestaoko gertakariari buruz: "Ertzaintzak indarra behar bezala erabiltzen ez duenean, lehenak gara salatzen"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak ziurtatu duenez, Ertzaintzak "gizartearen legitimitatea du indarra modu zuzen eta proportzionalean erabiltzeko, eta hori gertatzen ez denean, hori salatzen lehenak gara". Gasteizen ekitaldi bat egin aurretik, Segurtasun sailburuak adierazi du hasiera-hasieratik izan duela zaurituen egoeraren berri. Halaber, gogorarazi du Segurtasun Batzordean agerraldia eskatu duela gertatutakoaren nondik norakoak azaltzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X