Giza genoma bat sekuentziatu dute Ponpeian aurkitutako gorpu batean, lehenengo aldiz
Italiako zientzialari-talde batek 79. urtean Ponpeian (Italiako hegoaldean) lurperatuta hil zen gizon baten giza genoma sekuentziatu du lehen aldiz. Aurkikuntzak garai hartan zegoen aniztasun genetikoari buruzko informazioa ematen du.
Bi gorputik atera ziren DNA laginak, emakume baten eta gizon baten gorpuetatik hain zuzen ere, baina ikertzaile-taldeak gizonaren giza genomaren sekuentzia baino ez du lortu, emakumearen hilotzetik lortutakoak hutsik baitzeuden.
Orain arte Ponpeian aurkitutako giza eta animalia-hondakinen zati laburrak baino ez ziren sekuentziatu; beraz, aurkikuntza hori oso lagungarria izango da garai hartako historia genetikoa eta populazioaren bizimodua ulertzeko.
Gizonaren DNA beste 1501 laginekin alderatu ondoren, eta bildutako informazio arkeologiko zabalari esker, ikertzaileek ondorioztatu dute Kristo ondorengo lehen mendean aniztasun genetiko handia egon zela lurralde osoan.
Halaber, ikerketek tuberkulosiaren bakterioa aurkitu dute gizonaren DNAn. Aurkikuntza horrek babesten du Erroma Inperialean tuberkulosia lurralde osoan zabaldu zela eta gaixotasun endemiko bihurtu zela. Gainera, hala adierazi zuten garai hartako medikuek beren idazki zaharretan.
Albiste gehiago gizartea
Madril erdiguneko eraikin baten zati bat behera etorri da eta hainbat lagun daude agertu barik
Erreskate lanetan Madrilgo Udaleko suhiltzaileak, Polizia Nazionalaren eta Udaltzaingoaren txakurrak eta droneak ari dira lanean. Oraingoz, hiru langile artatu dituzte: bat, larr,i eta bi, arin. Ezbeharra 13:00etan gertatu da, eta alboko beste eraikin bat ere hustu behar izan dute.
Aldirietako tren-zerbitzuak izango duen izena aukeratu ahal izango dute herritarrek
Irekia webgunearen bitartez bozkatu ahal izango da, eta hiru aukera daude: Besaide, Lottu eta Lurbil.
Zortzi zauritu eta lau desagertu Madrilen, Opera inguruan, obretan ari zen eraikin baten zati bat erori da eta
Hileras kaleko eraikin bat behera etorri da, 13:00ak aldera. Lanean ari ziren zazpi langileetako hiru zauriturik atera dituzte, eta lau desagertuta daude.
Ramiro Gonzalez: "Bernedoko udalekuak, modu horretan, ez ziren egin behar"
"12 salaketa daude balizko delituengatik. Ez dut epaituko deliturik dagoen ala ez, baina salaketa asko dira", onartu du Arabako ahaldun nagusiak. Ramiro Gonzalezek adierazi du ez duela eztabaidetan sartu nahi erakundeek gai horretan dituzten eskumenak direla eta. "Erakunde guztiek koordinazioa hobetzeko behar adina lan egiteko unea da", gaineratu du.
Istripua izan da Sestaoko ACB altzairutegian, eta bi langile zauritu dira
Zauritutako langileak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, erre egin direlako. Enpresak azaldu duenez, arku elektriko bat sortu da (deskarga elektrikoa), eta erredurak eragin dizkie bi langileei.
Kontseiluak milaka euskaltzale bildu nahi ditu abenduaren 27an Bilbon, "euskararen soinu banda" ardatz hartuta
Ekitaldirako sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri Pizkundea.eus webgunean, 10 euroren truke. Antolatzaileek adierazi dute "euskara lehen lerrora ekarri eta benetako jauzia eragiteko" garaia dela. Horregatik, euskarari "pizkunde" berria ematera gonbidatu ditu euskaltzale oro.
Ane, Laia eta June, eta Oihan, Martin eta Markel dira neska-mutil jaioberrien izen ohikoenak
Ane da, 1998tik, neska izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena Euskal Autonomia Erkidegoan, hirurteko datuak kontuan hartuta. Mutil izenen kasuan, Oihan izena laugarren tokitik lehenengora igaro da.
Leioako animalia-probak ez egitea eskatu dute
Leioa contra el Maltrato Animal taldeak salatu duenez, abuztuan herrian egindako asto probetan "irregulartasunak" izan ziren; besteak beste, "700 kiloko harria erabili zen, astoak jotzeko makilak erabili ziren, eta epaileek ez zuten esku hartu, animalien sufrimenduaren ageriko zantzuen aurrean".
"Palestinako okupazioaren amaierari buruz hitz egin beharko genuke, eta, zoritxarrez, ez da bake-plan horretan aipatzen"
Raquel Marti UNRWA erakundearen Espainiako zuzendaria kezkatuta azaldu da AEBk proposatutako bake-plana dela eta. "Negoziazioa baino, ultimatuma dirudi", deitoratu du EITBri egindako adierazpenetan.
Bilboko Metroa betiko moduan ari da gaur
Atzo bi gorabehera teknikok zerbitzua etetea eragin zuten arren, gaur normal antzean dabil Bilboko Mertroa. Zirkulazioa eten behar izan zen hainbat tartetan, eta atzerapen handiak eragin ziren.