Etniarekin edo sexu-orientazioarekin lotutako delituak salatzera animatzeko kanpaina abiatu dute Euskadin
Gizartea sentsibilizatzeko kanpaina abiatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek Euskadin gertatzen diren gorroto-delituak salatzera herritarrak animatuz, delitu-mota horri aurre egiteko tresna nagusi gisa. Delitu horiek azaleratzen jarraitzea, gizartean kontzientzia areagotzea eta delitu horiekiko eta delituak egiten dituztenekiko tolerantzia gutxitzea da helburua.
'Zuri gertatuz gero, etorri eta salatu!' lelopean egin dute kanpaina, eta Ertzaintzaren eta Euskadiko Udaltzaingoren aurrean gorroto-delituak salatzera biztanleak animatu nahi ditu. Izan ere, gorroto-delituen xede diren kolektiboak babestea eta horien segurtasuna bermatzea du helburu kanpaina honek.
Eusko Jaurlaritzak eta EHUk elkarlanean egindako "Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021eko Txostena"ren arabera, 279 gorroto-delitu izan ziren Euskadin, gehienak lesio arrazistak edo xenofoboak (162 pertsonari egin zieten eraso, eta horietako 47 arabiarrak ziren). Biktima gehien izan dituen bigarren kolektiboa erasoa orientazio edo identitate sexualagatik jasan dutenena da (73 kasu). Gainera, kolektibo hau da aurreko urtearekin alderatuta igoerarik handiena izan duena: % 46ko hazkunde esponentziala. Kolektibo biktimizatuena, besteen gainetik, gizonezko homosexualena da, salaketa guztien ia % 70 pilatzen baititu (guztira, 51).
Kanpaina grafiko bat izango da, eta marraztutako 18 pertsonaiaren bidez herritarren aniztasuna irudikatuko da eta dei bat egingo da etnia, jatorria edo sexu-nortasuna edo orientazioa dela eta jazarpen-egoeran dauden edo egon diren pertsonek Ertzaintzara eta Euskadiko Udaltzaingoetara jo dezaten eta sala dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.