VALENTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten gorpua aurkitu dute Alziran, indarkeria zantzuekin

Hilotza astearte arratsaldean topatu zuten. Oraingoz, ez dute argitu biktima nor den eta nola hil den.

Emakume baten hilotza aurkitu dute bart Alziran (Valentzia), indarkeria zantzuekin, eta Polizia Nazionalak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Oraingoz, ez dute argitu biktima nor den eta nola hil den.

Las Provincias Valentziako Erkidegoko egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, gorpua CV-41 errepidearen ondoko etxebizitza batean agertu zen. Hedabide horrek dioenez, agenteak gaur inguru horretara itzuli dira etxea eta lursaila ikuskatzeko. Antza denez, lur nahasia hauteman dute. 

Bestalde, gorpua Valentziako Auzitegi Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

GASTEIZ ELKARRETARATZEA MAIALEN MAZON
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat 

Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X